1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
25/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, martxoaren 20ko 92/2024 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez izendatzen baitira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoaren alde egin da.
39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Administrazio publikoek 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu beharra dute, eta gainerako pertsona juridikoetatik bereizitako tratamendua izan behar dute, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 20ko 92/2024 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatu ziren. Foru agindu hori, geroago, kontseilari beraren apirilaren 26ko 150/2024 eta abenduaren 31ko 88/2025 foru aginduek aldatu zuten.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak proposatuta, berriz aldatu behar da aipatu foru agindua, eta Natalia Lusarreta Morales andrea izendatu, Beatriz Segura Ibañez andrearen ordez.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. 1. puntua aldatzea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 20ko 92/2024 Foru Aginduan, zeinaren bidez izendatzen baitira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak. Hona hemen idazketa berria:
"1. Honako funtzionario hauek izendatzea departamentuaren eta haren erakunde autonomoen ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki dezaten:
–Fermín Casado Leoz, idazkari tekniko nagusia.
–Mar Torres Echeverría, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren, Gizarte-inklusioaren eta Garapenerako Lankidetzaren Ataleko burua.
–María Garciarena Otano, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Administrazio Aferetarako Bulegoko burua.
–Blanca Irurozqui Eguaras, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua.
–Ana Isabel Andrés Perfecto, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Erregistro, Agiritegi eta Informazio Bulegoko burua.
–Jorge Ahechu García, Sustapen eta Eraldaketa Digitalaren Zerbitzuko Sistemen Kudeaketarako Ataleko burua.
–M.ª Jesús Pérez Lafuente, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko burua.
–Ana Arteaga Martínez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Natalia Lusarreta Morales, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Langileria Bulegoari atxikitako administraria".
2. Betiere, egindako izendapenak noiznahi errebokatzen ahalko dira.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Natalia Lusarreta Moralesi, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalari, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 21ean.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2606016