2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
Akats zuzenketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudian
Argitara ematen da akats zuzenketa bat egin dela zenbait lurzatiren katastro erreferentziaren zenbakitzean, hain zuzen ere Udal Plan Orokorreko A.A.–35 (2. poligonoko 7. lurzatia) eta A.A.–42 (2. poligonoko 381. eta 382. lurzatiak) fitxei dagozkien lurzatien katastro erreferentziaren zenbakitzean. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Eulaten, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.
Hirigintzako araudi eguneratua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2606712