2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 9. poligonoko 264. lurzatian (Geltoki karrika 9). Behin betiko onarpena
Udalbatzak 2026ko apirilaren 21ean egindako bilkuran behin betiko onartu zuen 9. poligonoko 264. partzelaren barrutirako (Geltoki karrika 9) hiri-jarduketarako plan berezia. Isabel Pagola Igoa da sustatzailea.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onartutako testu arauemailea argitaratzen dira.
Beran, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L2606134