2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizio-lehiaketa, desinfekzio parkeko zerbitzuburuaren 1 plaza betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko apirilaren. 27an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Behin amaiturik Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko desinfekzio parkeko zerbitzuburuaren 1 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko ekainaren 9an hartutako erabaki bidez onetsi zen, eta 2025eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 26koan, argitaratu zen–, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, desinfekzio parkeko zerbitzuburu lanposturako. Plaza jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaio:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
LACASTA IZURA, LAURA | 1-301700-1 | Funtzionarioa |
2. Izendatutako izangaiak 2026ko ekainaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko apirilaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2606471