94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Behi aziendaren ustiategi estentsiboa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Honako eskaera hau jartzen da jendaurrean:

Jarduera sailkatua: 17/2020 Foru Legearen III. eranskineko 8.16 taldea.

Espediente zenbakia: 293317K (hirigintza eta ingurumena).

Sustatzailea: Daniel Lezáun Domaica

Jarduera: behi aziendaren ustiategi estentsiboa.

Tokia: 1. poligonoko 166. lurzatia, Ekalako Kontzejua, Ameskoabarrena.

Ameskoabarrenean, 2026ko apirilaren 20an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2605851