94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Merezimendu lehiaketa, lanpostu hutsak betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Basozain lanpostua. Izendapena

Deialdia 2022ko azaroaren 7ko 219 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat, Baztango alkateak, Alkatetzaren 2026ko maiatzaren 6ko 239 zenbakiko Ebazpenaren bidez, Andres Zelaieta Eltzaurdia izendatu du Baztango Udalaren zerbitzuko funtzionario, basozain lanpostuan aritzeko, plantilla organikoan 4.2 zenbakia duen lanpostua esleituz. Lanpostuaz jabetzea 2026ko maiatzaren 11n eginen da.

Baztanen, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2606684