94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

75E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kirolaren eta jarduera fisikoaren arloko boluntariotza entitateei edo boluntariotza programak dituztenei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 898294.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak sustatzen duen kirol politikaren xedeen artean daude (3.c artikulua), besteak beste, kirol elkarteak sortzea eta, oro har, parte-hartze soziala eta kirol arloko boluntariotza bultzatzea eta kirol elkarteen egituren funtzionamendu demokratikoa eta parte-hartzailea zaintzea.

Horrela, kirol arloko foru arauak honakoa xedatzen du 11. artikuluan: "kirol administrazioak guztientzako kirol jarduera sustatuko du, eta jarduera fisiko libre eta bat-batekoa eta jarduera antolatua erraztuko ditu; halaber, prestakuntzako, sormeneko, parte-hartze sozialeko, oneratze fisikoko eta mantentzeko jarduera ahalik eta gehien eskainiko ditu, Nafarroako herritar guztiek bizi-kalitate hobea izan dezaten".

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak ezartzen du erakunde autonomo horri dagokiola Kirolari buruzko Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioari esleitzen dizkion eskumenak erabiltzea, betiere Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren goi mailako plangintzaren, zuzendaritzaren eta babesaren menpe.

Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari dagozkion eginkizunen artean dago boluntariotza sustatzea eta erregularizatzea, Nafarroako Gobernuko beste unitate batzuekin elkarlanean.

Era berean, Kirola Sustatzeko Atalaren eginkizunetako bat da boluntarioen parte-hartzea sustatzea eta jarduera fisikoak eta kirol jarduerak antolatzen laguntzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak aitortzen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Kirolaren eta jarduera fisikoaren arloko boluntariotza entitateei edo boluntariotza programak dituztenei dirulaguntzak emateko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean jaso dira.

3. Onestea dirulaguntza horiek eskuratzeko aurkezten diren eskaerak baloratzeko baremoa eta irizpideak (foru agindu honen II. eranskina), baita gainerako eranskinak ere.

4. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaeren arabera:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5100-4819-336104: Dirulaguntza boluntariotza entitateentzat edo boluntariotza programak dituztenentzat, kirolaren arloan

2026

10.000,00

5. Foru agindu hau eta I. eta II. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Aipatutako agiriak eta gainerako eranskinak entitate interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren web-orrietan.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko apirilaren 8an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Xedea.

Oinarri hauen xedea da norgehiagokako araubidean laguntzak emateko prozedura ezartzea, Ekintza Boluntarioko Entitateen Erroldan inskribaturik dauden boluntariotza entitateek eta boluntariotza programak dituztenek ekintzak eta jarduerak egin ditzaten kirolaren eta jarduera fisikoaren arloan, boluntariotza proiektu baten barnean, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitarte, bi egun horiek barne.

Boluntariotza proiektuek 4 hilabetekoak izan beharko dute gutxienez, edo gutxienez 3 jarduera eduki. Boluntariotza proiektu hori osatzen duten jarduerak askotarikoak izan daitezke: jostetakoak eta aisiakoak, lehiakoak, prestakuntzakoak eta abar, eta lehentasuna emanen zaie gizonen eta emakumeen partaidetza ekitatiboa dutenei. Jarduera horiek Nafarroako Foru Komunitatean antolatu beharko dira, edo, bestela, probintzia mugakideetan, betiere entitate eskatzaileko partaideek bakarrik egiten badituzte.

2. Laguntzen helburua.

Laguntzak 1. oinarrian jasotako ekintzak gauzatzean sortutako defizitak ordaintzeko erabiliko dira, baldin eta jardueren titularra boluntariotza entitate edo boluntariotza programak dituen entitate eskatzailea bada.

Deialdi honen bidez, interes sozialeko xede eta helburu hauek erdietsi nahi dira:

–Jarduera fisikoak, jostetakoak eta aisiakoak edo kirol jarduerak egitea sustatzea, parte-hartze soziala eta jarduera fisikoaren ohiturak bultzatzen dituztenak, bai eta bizimodu osasuntsua ere.

–Boluntarioen parte-hartzea ikusaraztea eta bultzatzea jarduera fisikoen eta kirol jardueren antolakuntzan.

–Jarduera fisikoen eta kirol jardueren praktika erraztea biztanleriaren sektore guztietan.

–Kirola eta jarduera fisikoa gizarte ongizaterako eta integraziorako tresna bihurtzea; eta, horrela, biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

–Jarduera fisikoaren bidez eta kirola eginez kirolaren balioak sustatzea, hala nola ahalegin pertsonala, taldeko lana, lankidetza, elkartasuna, tolerantzia, aurkariarekiko errespetua, joko garbia eta genero berdintasuna.

–Genero-ikuspegia duten jarduerak eskaintzea, berdintasun baldintzak ezarrita gizon eta emakumeentzat, haien hazkunde pertsonala eta soziala ekartzen dutenak bai eta onurak ere osasunaren eta ongizatearen aldetik.

3. Entitate onuradunak.

1. Dirulaguntza hauen onuradun izaten ahalko dira boluntariotza entitateak eta boluntariotza programak dituzten entitateak, baldin eta, boluntariotza proiektu baten barnean, jarduera fisikoak eta kirol jarduerak antolatzen badituzte edo jarduera horiek antolatzen laguntzen badute 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitarte, bi egun horiek barne.

2. Entitate onuradunei dirulaguntza eman ahal izateko, entitate eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Ekintza Boluntarioko Entitateen Erroldan inskribaturik egotea deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna baino lehenagotik. Inskripzioak indarrean egon beharko du aurkeztutako proiektua gauzatzen den bitarte guztian.

b) Entitatearen boluntariotza ekintzak "Nafarroa, orotan lagun" plataforman inskribatzea (ekintza horiek dirulaguntzak ematen diren eguna baino lehen inskribatuta egon behar dute). Honen bidez inskribatuko dira: https://navarramasvoluntaria.navarra.es/eu. Inskripzioak indarrean egon beharko du aurkeztutako proiektua gauzatzen den bitarte guztian.

c) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea deialdi honetako dirulaguntzak eman aurretik.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarri diren gainerako debeku egoeretan ez izatea. Aurrekoa frogatzeko, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpena baliatzen ahalko da eskaeraren 3. eranskinean, galarazi gabe Administrazioak adierazpenak edo aurkeztutako frogagiriak benetakoak diren ikertzeko ahalmena.

e) Laguntza eskatzen denean ez egotea administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik. Era berean, ezin izanen dira onuradun izan laguntza eskatzen denean arrazoi horiengatik ezarritako zehapen bat edo kondena epai irmo bat bete zain dauden entitateak. Aurrekoa frogatzeko, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpena baliatzen ahalko da eskaeraren 3. eranskinean, galarazi gabe Administrazioak adierazpenak edo aurkeztutako frogagiriak benetakoak diren ikertzeko ahalmena.

3. Apustu enpresek (apustu makinen operadore diren enpresak barne) guztiz edo zati batean finantzatzen eta/edo babesten dituzten entitateek ere ezin izanen dute dirulaguntzarik jaso. Halaber, bazter utziko dira halako enpresen edozein publizitate mota duten entitateak, dela instalazioetan, dela boluntarioen jantzietan eta materialean.

4. Gastu diruz lagungarriak.

1. Dirulaguntzaren xedeko jarduerari dagozkion gastuak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak eta, zehazki, honako hauek:

a) Boluntariotza entitateen kasuan, aurkeztutako proiektua planifikatu, kudeatu, garatu eta ebaluatzeko entitateak kontratatzen dituen langileen gastuak; 500 euro, gehienez, entitate eskatzaile bakoitzeko.

b) Boluntarioek beren zereginetan aritzeko behar dituzten jantziak, zeinetan derrigorrean adieraziko baita boluntario izaera; modalitatea gizonezkoena edo emakumezkoena den, horren araberakoa izanen da.

c) Boluntarioek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak, jarduera fisikoetara eta kirol jardueretara bertaratzekoak bakar-bakarrik. Justifikazio kontuan enpresen fakturen edo boluntarioen hartze-agirien bidez aurkeztutako zerbitzuaren kostua lagunduko da diruz. Gainera, auto partikularretan egindako gasturako, gehienez 0,25 euro/km ordainduko da, eta horretarako egindako joan-etorrien erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da justifikazioan, honako hauek adierazita: boluntarioaren izen-abizenak, zer jardueratara joan den, eguna, abiapuntua eta helmuga, eta egindako kilometroak.

Diruz lagundutako proiektuko jardueren gastuak zenbatuko dira kontzeptu honetan, prestakuntza-ikastaroetara joatea izan ezik.

d) Boluntarioen mantenua jarduera fisikoetara eta kirol jardueretara joateko. Justifikazio kontuan fakturen bidez aurkeztutako kostua lagunduko da diruz, gehienez 12 euroko banakako balioa aplikatuz bazkari edo afari bakoitzeko. Gastu horiek diruz lagungarritzat har daitezen, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da justifikazioan, honako hauek adierazita: zer jardueratara joan diren, jardueraren eguna eta zenbat boluntario joan diren.

e) Entitateko boluntariotzaren zabalkundea egiteak dakartzan gastuak (boluntariotza proiektuaren publizitatea egiteko web-orriaren diseinua eta mantentze-lana, eskuorri informatiboak, proiektuaren zabalkunderako hitzaldiak edo erakusmahaiak, sustapeneko materiala eta abar).

f) Boluntarioei zuzendutako prestakuntza-ikastaroak antolatzeko gastuak, aurkeztutako proiektuko kirol jardueretan eta jarduera fisikoetan erabil daitezkeen trebetasunetan prestatzeko. Kirol memorian jaso beharko dira ikastaroaren izena, parte hartu duten boluntarioen izen-abizenak eta emandako edukien laburpen edo aurkibidea. Entitateko pertsonek emandako prestakuntzak ez dira ordainduko.

g) Entitatean aritzen diren boluntarioen erantzukizun zibileko eta istripuetako aseguruak.

2. Honako hauek ez dira inola ere diruz lagungarriak:

a) Dohaintzak eta eskuzabaltasunak.

b) Beste deialdi zehatzago batzuetan dirulaguntza jaso duten gastuak.

c) Entitate eskatzaileak kontratatutako langileak.

d) Entitatearen gastu arruntak (lokalaren alokairua, ura, gasa, argindarra eta telefonoa) eta kontabilitateko aholkularitza edo aholkularitza juridikoa.

e) Entitatearen zuzendaritza-batzordeak egindako bilerei dagozkien gastuak.

f) Material inbentariagarria.

5. Deialdira bideratutako diru kopurua eta laguntzen zenbatekoa.

1. Deialdiak, guztira, 10.000 euroko zenbatekoa izanen du, 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Dirulaguntza boluntariotza entitateentzat edo boluntariotza programak dituztenentzat, kirolaren arloan" izeneko A50002 A5110 4819 336104 partida ekonomikoaren kargura.

2. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak proiektu bakoitza finantzatzen ahalko du, aurrekontuan dagoen diru erabilgarriaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin da izan aurkezten den defizita baino handiagoa. Zenbateko osoaren muga hori kontuan harturik, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren 2026ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuan horretarako kreditu egokia eta behar adinakoa egon beharko da ematen diren dirulaguntzetarako.

3. Eskaera bakoitzari dagokion dirulaguntza honela zehaztuko da: guztira lortutako puntuazioa bider puntuaren balioa, II. eranskineko b. atalean adierazitakoari jarraikiz.

4. Eskaera bakoitzari esleitzen zaion zenbatekoak ez du jardueraren defizita gaindituko.

5. Entitate onuradunak aurkezten dituen justifikazio agiriak ikusita, ordaindu beharreko zenbatekoa murrizten ahalko da, II. eranskineko c. atalean adierazten den moduan.

6. Eskaerak aurkezteko dokumentazioa.

1. Eskaerak, zeinetan gastuen eta diru-sarreren aurrekontua adierazi beharko baita, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzenduko zaizkio, eta telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko deialdiaren fitxaren esteka erabiliz (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/boluntariotzako-entitateendako-eta-boluntariotza-programak-dituzten-entitateendako-laguntzak-ekintzak-eta-jarduerak-egin-ditzaten-kirolaren-eta-jarduera-fisikoaren-eremuan).

Halaber, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren web-orria ere baliatu daiteke horretarako: https://www.deportenavarra.es/eu/soy-una-entidad-de-voluntariado.

Eskaera Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzendu beharko zaio eta horretarako ezarritako eredu ofizialaren araberakoa izanen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoarekin bat. Ez da aurkeztutzat joko telematika bidez aurkezten ez den eskaerarik. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Dirulaguntzaren eskaerari honako agiri hauek erantsiko zaizkio, behar bezala beteta eta entitate eskatzailearen ordezkariaren sinadura digitalarekin:

a) 3. eranskina: eskaera. Erantzukizunpeko adierazpenetako laukitxoak markatu ezean, eskaeraren 3. eranskin honetan markatu ez diren erantzukizunpeko adierazpen horiek ere erantsi beharko dira.

b) 4. eranskina: boluntariotza proiektua.

c) Entitate eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen egiaztagiria. Eskaera orrian adierazi beharko da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari baimena ematen zaion ala ez egiaztapen hori zuzenean egin dezan Nafarroako Zerga Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean. Eskaeraren 3. eranskinean baimenik eman ezean, entitate eskatzailea arduratuko da egiaztagiri horiek aurkezteaz.

d) Hala badagokio, transferentzia bidezko ordainketa-eskaera (soilik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jasoko duen lehen aldia bada edo orain arte Nafarroako Gobernuaren zenbatekoak sartzeko erabiltzen zen kontua aldatu bada).

4. Dirulaguntza eman ondoren, entitate onuradunak jardueraren justifikazioa aurkeztu beharko du telematikoki, betiere diruz laguntzen den proiektua bukatu denean, 12. oinarrian zehazten den bezala.

7. Antolamendua eta instrukzioa.

Dirulaguntza hauek emateko prozeduraren antolaketarako eta instrukziorako organo eskuduna Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetza izanen da, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutukoa.

Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, aurkeztutako edo eskatutako dokumentuetako informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatzen ahalko die entitate eskatzaileei Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak.

Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo deialdi honetako betebeharrak betetzen ez badira, errekerimendua eginen da, gaitutako helbide elektroniko bakarraren (GHEB) bidez, hamar egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzentzeko, eta, halaber, ohartaraziko da ezen, hala egin ezean, eskaerari uko egin zaiola ulertuko dela, bidezkoa den ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

8. Dirulaguntza emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

9. Balorazioa.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak eginen ditu dirulaguntzen espedienteak tramitatu eta ebazteko bidezkoak diren ebaluazioak eta egiaztapenak, II. eranskinean horretarako ezarritako baremoari jarraikiz.

10. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

1. Dirulaguntza eskaerei buruzko ebazpena Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta entitate interesdunei jakinaraziko zaie, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hiru hilabeteko epean gehienez.

2. Laguntzak emateko ebazpena bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko da, gaitutako helbide elektroniko bakarra (GHEB) erabiliz.

Hala ere, ebazpen horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan kontsultatzen ahalko dira, deialdi honen berariazko tramitean: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/boluntariotzako-entitateendako-eta-boluntariotza-programak-dituzten-entitateendako-laguntzak-ekintzak-eta-jarduerak-egin-ditzaten-kirolaren-eta-jarduera-fisikoaren-eremuan.

3. Ezarritako epean ebazpen berariazkorik ematen eta jakinarazten ez bada, eskaerak ezetsitzat hartuko dira.

4. Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Orobat, dirulaguntza jasoko duten entitate eskatzaileen zerrenda bildu beharko du, eta gainerako eskaeren ezespena adierazi beharko da berariaz, halakorik bada.

5. Deialdi honetan onartzen diren proiektuetarako dirulaguntzak bateragarriak izanen dira helburu bererako administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, estatukoek nahiz atzerrikoek, ematen dituzten bestelako laguntza edo baliabideekin, are erabiltzaileen ekarpen edo kuotetatik heldu diren baliabideekin ere, baldin eta laguntza eta baliabide horien zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, inola ere gainditzen ez badu garatu beharreko jardueraren kostua.

11. Laguntzen ordainketa.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera egin ondoren eta entitate onuradunak behin aurkeztu dituela 12. oinarrian adierazitako justifikazio agiriak; ematen den dirulaguntza ez da jardueraren defizita baino handiagoa izanen. Ordaintzeko, transferentzia eginen zaio entitate onuradunari, dagokion ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean, gehienez ere.

2. Dirulaguntza osoa justifikatzen ez bada, emandako dirulaguntzaren ordainketa murriztu eginen da, II. eranskineko c. atalean adierazitako jarraibideen arabera. Horretarako, kontuan hartuko da ea entitate onuraduna hurbildu den nabarmenki baldintza guztiak betetzera, eta, orobat, ea bere konpromisoak betetzeko prest agertu den argi eta garbi.

12. Justifikazio agiriak.

1. Justifikazio agiriak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 16an amaituko da.

2. Justifikazioko kontu baten bidez eginen da justifikazioa.

3. Justifikazio agirietan, adierazpena egiten duen entitatearen erantzukizunpean, dokumentu hauek jasoko dira, behar bezala beteta:

a) 5. eranskina: Kirol memoria. Agiri horretan, gauzatutako proiektuan egin diren prestakuntza-jarduera, -ekintza eta -ikastaro guztiak sartuko dira, eta eranskin horretan eskatzen diren datuak beteko dira.

b) 6. eranskina: Justifikazio kontua. Agiri horretan honako hauek jasoko dira:

–Jarduerak finantzatu badira deialdi honekin ez ezik bestelako dirulaguntza edo baliabideekin ere, beste funts horien zerrenda zenbakitua eta xehea, zenbatekoa, jatorria eta zertan aplikatu diren adierazita.

–Diruz lagundutako proiektua dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen/frogagirien zerrenda xehea, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, kontzeptua, zenbatekoa eta ordainketa eguna.

c) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien jatorrizko faktura/frogagiri eskaneatuak, aipatu zerrendan duten ordena berean. Fakturak jatorrizkoak izan beharko dira edo frogatarako balio bera duten agiriak.

d) Ordainagiriak; honako hauek izan daitezke, aukeran: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Egindako gastutzat joko da justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena.

e) Auto partikularretan egindako gastuetarako, egindako joan-etorrien erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek adierazita: bere autoa eraman duen boluntarioaren izen-abizenak, eguna, abiapuntua eta helmuga, egindako kilometroak eta zer jardueratara joan den (7. eranskinean dago adierazpenaren eredua).

f) Mantenu gastuetarako, erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek adierazita: zer jardueratara joan diren, jardueraren eguna eta jarduerara joan diren boluntarioen izen-abizenak (8. eranskinean dago adierazpenaren eredua).

g) Jantzien fakturak aurkezten badira, agiri grafikoak ere erantsi beharko dira, jantzietan boluntarioaren ikurra erakusten dutenak.

4. Beste agiri batzuk.

Entitate eskatzaileak edo/eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentazio ere aurkeztuko da, gauzatutako jarduerekin zerikusia badu.

Dokumentazio osoa aurkezten ez bada edo deialdi honetan eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate onuradunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

13. Jarraipena eta kontrola.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak izanen du, Kirola Sustatzeko Ataleko langileen bitartez, diruz laguntzen diren proiektuen jarraipena, ikuskapena eta ebaluazioa egiteko ardura. Eginkizun hori betetzeko, bisitak eginen ditu proiektua garatu bitartean, eta proiektuen koordinatzaileekin bilduko da. Baliteke bisitak aldez aurretik abisatu gabe egitea.

Jarraipena eta kontrola egin ondoren, Kirola Sustatzeko Ataleko teknikariek uste badute proiektua ez dela garatzen ari proiektatutakoaren arabera, emandako dirulaguntza ukatzen ahalko da azalpen txosten baten bidez, entitateari aldez aurretik jakinarazita.

14. Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Dirulaguntzen onuradun den entitateak dirua nahitaez dirulaguntzaren helburuetan erabili beharko du, eta hala egin dela justifikatu agiri bidez. Gainera, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eskatzen dituen egiaztapen guztiak onartu eta erraztu beharko ditu, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraituz.

2. Entitate onuradunek gardentasunari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute, 15. oinarri arautzailean azaltzen den moduan, bestela ezin izanen baitzaie ordaindu aldez aurretik onartutako dirulaguntza.

3. Emandako dirulaguntza bateragarria izanen da bestelako dirulaguntza batzuekin, izan administrazio berak emanak nahiz Estatuko zein nazioarteko beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak. Alde horretatik, diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, entitate onuradunek horren berri eman beharko dute. Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen da inola ere garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izan. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen. 6. eranskina erabiliko da horretarako.

4. Entitate onuradunek, kasua bada, 9. eranskinarekin bat frogatu beharko dute hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluaren arabera.

5. Orobat, entitate onuradunak beharturik daude marka erabiltzera (anagrama eta logotipoaz osaturik) diruz lagundutako jardueraren publizitatea eta zabalkundea egitean, beti Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua betez (2030 Agendako logoa https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala estekan deskargatu daiteke), bai eta Nafarroa 2027an Kirolaren Europako Eskualdea izateko hautagaitzaren logoa ere (hemen eskuragarri: https://www.deportenavarra.es/eu/logotipoak). Horrez gain, entitate onuradunek "Nafarroa, orotan lagun" ekimenaren web-orrian ere sartu beharko dute beren proiektua.

6. Kirol entitateak kirol jarduerak egin ohi baditu adingabeekin, ezinbestean bete beharko ditu Adingabearen Babes Juridikoari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoak 48. artikuluan ezartzen dituen obligazioak. Aurreko inguruabar hori eskaeraren 3. eranskinean egiaztatuko da, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, galarazi gabe Administrazioak adierazpenak edo aurkeztutako frogagiriak benetakoak diren ikertzeko ahalmena.

7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, dirulaguntzen onuradun diren entitateek jasotako funtsak itzuli beharko dituzte.

15. Gardentasun betebeharrak.

Entitate onuradunak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera, hain zuzen ere, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, betiere 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute modu telematikoan, deialdi honen fitxa espezifikoaren bitartez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Gainera, lehen paragrafoko egoeran dauden entitateek foru lege horren 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute, entitatearen legezko ordezkariak sinatuta. Adierazpenaren eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko deialdiaren fitxaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira.

16. Datu pertsonalak babestea.

Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datu pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia. Deialdi honen 11. eranskinean, datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruzko informazioa eskaintzen da, web-orri honetan dagoena: https://www.deportenavarra.es/eu/soy-una-entidad-de-voluntariado.

17. Azpikontratazioa.

Entitate onuradunek hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko dituzte diruz lagundutako jarduerak, osorik edo partez, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin. Langileen kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartuko, kontratazio zuzena edo autonomoena bada. Azpikontratazioa egonez gero, 10. eranskina bete eta aurkeztu behar da.

18. Ez-betetzeak.

1. Deialdi honen oinarri arautzaileetan ezarri dena ez betetzeak, datuak faltsutzeak edo Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza galtzea ekarriko du berekin eta jasotako dirua itzuli beharra; hurrengo eta helburu bereko edo bertsuko dirulaguntza eskaerak ez onartzea ere izan dezake ondorio, ordenamendu juridikoan aurreikusitako gainerako erantzukizunak galarazi gabe.

2. Nolanahi ere, entitate onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jokabidea frogatzen denean, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

3. Entitateren batek ezarri diren epeetan aurkeztutako programazioa betetzen ez badu, esleitzen zaion dirulaguntza jaso gabe gelditzen ahal da, edo haren zenbatekoa murrizten ahalko zaio, gauzatutakoaren proportzioan.

19. Errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

2. Era berean, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, haiek jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatuarekin bat.

20. Aplikatzekoa den legeria.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

I. ERANSKINA.–BAREMOA

1. Xedea.

Eranskin honetan ezarritako baremoari jarraikiz baloratuko dira kirolaren eta jarduera fisikoaren arloko boluntariotza entitateek edo boluntariotza programak dituztenek laguntzen deialdi honen babesean aurkeztutako eskaerak.

a) Balorazio irizpideak: 85 puntu gehienez.

Arau orokor gisa, proportzionaltasun printzipioa aplikatuz esleituko dira puntuak.

1.–Eskatutako proiektuan parte hartzen duen boluntario kopurua. (10 puntu gehienez).

BOLUNTARIO KOP.

5
ARTE

6 ETA 30
ARTEAN

31 ETA 60
ARTEAN

60
BAINO GEHIAGO

Puntuak

1

3

7

10

2.–Boluntariotza proiektuak zenbat kiroletan eragiten duen. (10 puntu gehienez).

BOLUNTARIOTZA PROIEKTUAK ZENBAT KIROLETAN PARTE
HARTZEN DUEN

KIROL BAT

2 ETA 5 KIROL
ARTEAN

5 ETA 8 KIROL
ARTEAN

5 KIROL
BAINO GEHIAGO

Puntuak

1

3

7

10

3.–Proiektuko boluntarioen ekarpena jasoko duten entitateen kopurua, onuraduna ez den entitate batean gorputz eta kirol jarduerak egiteko*. (10 puntu gehienez).

ENTITATE KOPURUA

2 ENTITATE
ARTE

3 ETA 5 ENTITATE
ARTEAN

6 ETA 9 ENTITATE ARTEAN

10 ENTITATE
EDO GEHIAGO

Puntuak

1

3

7

10

(*) Ez da zenbatuko entitate eskatzaileak bere jarduera beste erakunde batentzat egiten duenean, beste entitate horrek kontratatu duelako edo doako lankidetza izanik ere.

4.–Boluntariotza proiektuaren zabalkundea entitatearen web-orrian (gehienez ere 10 puntu).

PROIEKTUAREN
ZABALKUNDEA

BOLUNTARIOTZAREN ATALA
WEB-ORRIAN

PROIEKTUAREN EKINTZEN BERRI EMATEA
WEB-ORRIAN ETA SARE SOZIALETAN

Puntuak

5

5

5 –Boluntarioen sorrera sustatzea. (8 puntu gehienez).

BOLUNTARIOAK
ERAKARTZEA
SUSTATZEA

WEB-ORRIAN AZALTZEA BOLUNTARIO IZATEKO PROZEDURA

WEB-ORRIAREN BIDEZ BOLUNTARIO
EGITEKO AUKERA

Puntuak

3

5

6.–Boluntariotza proiektuaren berezitasuna eta garrantzi berezia: (gehienez 30 puntu).

–Entitateentzat:

A) Boluntariotzakoak (5 puntu).

B) Boluntariotza programak dituztenak (2 puntu).

–Inklusioa kontuan hartzea:

A) Proiektuan parte hartzen duten boluntarioen %20k gutxienez izatea dibertsitate funtzionala (gutxienez %33ko desgaitasuna aitortua) (5 puntu).

B) Proiektuan sartutako ekintzen %20 gutxienez izatea dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzenduak (gutxienez %33ko desgaitasun aitortua dutenei) (5 puntu).

–Berdintasun printzipioa:

A) Sexu bateko zein besteko boluntario kopurua berdina izatea (5 puntu gehienez):

SEXU BATEKOEN
PARTAIDETZAREN %

%0

> 0tik < %20ra

%20tik < %40ra

%40tik < %48ra

%48tik < %52ra

Puntuak

0

1

2

4

5

–Kirol autoktonoak:

A) Kirol autoktonoei zuzendutako ekintzak dituzten proiektuak: pilota edo herri kirolak (5 puntu).

–Proiektuak eduki desberdineko zenbat ekitaldi/jardueratan parte hartzen duen (zein den ere ekitaldi/ekintzaren egun kopurua):

A) 5 arte (1 puntu).

B) 6 eta 10 artean (2 puntu).

C) 11 eta 15 artean (3 puntu).

D) 16 eta 20 artean (4 puntu).

E) 20 ekitaldi baino gehiago (5 puntu).

7.–Boluntarioentzako prestakuntza-ikastaroak. (7 puntu gehienez).

IKASTAROEN GAI KOPURUA

LEHEN
SOROSPENAK

LANPOSTUAREN EGINKIZUNEKIN LOTUTAKO EDUKIAK

PERTSONEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA (PROTOKOLOA, KOMUNIKAZIOA, ARRETA...)

BERDINTASUNA
ETA INKLUSIOA

Puntuak

1

1 ikastaroaren gai bakoitzeko

(2 gehienez)

1 gai bakoitzeko

(2 gehienez)

1 gai bakoitzeko

(2 gehienez)

b) Emakidarako kalkulua:

Eskaera bakoitzari puntuazio bat emanen zaio, aurreko atalean oinarrituta. Aurkeztutako eskaerei puntuazioak eman ondoren, deialdiaren zenbateko osoa eskaera guztiek lortutako puntuen baturarekin zatituko da, eta emaitza puntuaren balioa izanen da.

Aurkeztutako eskaera bakoitzak lortutako puntuekin biderkatuko da puntuaren balioa.

Eskaera bakoitzari esleitzen zaion zenbatekoak ez du jardueraren defizita gaindituko. Eskaera bakoitzean sobera dauden diru kopuruak gainerako entitate onuradunen artean banatuko dira, esleitutako kopuruaren proportzioan.

Eragiketa hori egin ondoren kreditu erabilgarria agortzen ez bada, aurreko urratsean bezala banatuko da saldoa defizitera iritsi ez diren entitateen artean. Eta horrela behin eta berriz, kreditua agortu arte.

c) Ordainketa kalkulatzea justifikatu ondoren:

Entitate onuradunak aurkezten dituen justifikazio agiriak ikusita, ordaindu beharreko zenbatekoa gutxitzen ahalko da geroago, baldin eta egiaztatzen bada dirulaguntzen banaketan lortutako puntuak justifikazioaren arabera dagozkionak baino gehiago direla.

Ez da murrizketa aplikatuko, dena dela, birkalkulatu ondoren epigrafe batean galdutako puntuak konpentsatu ahal badira beste epigrafe batzuekin.

Iragarkiaren kodea: F2605602