94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Aldaketa, Noaingo 1. poligonoko 148., 408., 263., 409., 410., 262., 415., 114., 662., bidea, 260., 465. eta 463. lurzatietan. Hasierako onespena

Elortzibarko Udaleko osoko bilkurak, 2026ko apirilaren 14ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea udal-planaren aldaketa egituratzailea egiteko proiektua, honako lurzati hauetan: Noaingo 1. poligonoko 148., 408., 263., 409., 410., 262., 415., 114., 662., bidea, 260., 465. eta 463. lurzatiak. Aldaketa horren helburua zen Harivasa enpresaren instalazioak handitzea, oinarritzat harturik Loperena-Portillo Arquitectos SLk 2026ko martxoan sinatutako dokumentu teknikoa.

Uztailaren 26ko 1/2027 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jarriko da erabaki hori, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean editatutako egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan. Erabakia jendaurrean jartzen den bitartean, udal-plana aldatzeko proiektua udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian egongo da gordailututa, kontsulta egin ahal izateko. Jendaurreko epe horretan, aukera izango da agertzeko, eta egokitzat jotzen diren alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak egiteko.

Noainen, 2026ko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2605965