1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
73/2026 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana; honen bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen dira, eta onura publikoa duela zehazki deklaratzen da, proiektu honentzat: Erdi tentsioko linea berria, itxiera egiten duena "4661 LO1 Igoa-Arrarats-Eratsun" eta "4668 LO6 Irurtzun-Basaburua" lineen artean, Basaburuko udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11218.
Uztailaren 5ean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emandako 182/2022 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren, eta onura publikoa duela zehazki deklaratu zen, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren proiektu honentzat: Erdi tentsioko linea berria, itxiera egiten duena "4661 LO1 Igoa-Arrarats-Eratsun" eta "4668 LO6 Irurtzun-Basaburua" lineen artean, Basaburuko udal mugartean; hogeita lau hilabeteko epea eman zen obrak egiteko.
Baimenaren indarraldia agorturik, 2025eko irailaren 22an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk berriro eskatu du aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki deklaratzea espediente hori bera onura publikokoa dela, Pedro Cotero Alonso industria ingeniari jaunak 2025eko urrian sinatutako exekuzio proiektuarentzat, aldaketa txiki batzuk erantsirik uztailaren 5eko 182/2022 Ebazpen haren bidez onartutako proiektuari.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:
Erdi tentsioko loturako linea berria, "4661 L01 Igoa-Arrarats-Eratsun" eta "4668 L06 Irurtzun-Basaburua" linea elektrikoen arteko lotura: "4661 L01 Igoa-Arrarats-Eratsun" eta "4668 L06 Irurtzun-Basaburua" linea elektrikoak lotzeko beste linea elektriko bat eraikitzea hartzen du barne; hiru tarte bereiziko dira instalazioaren trazaduran.
- 1. tartea: 163 metroko luzerako aireko tartean dagoen eroalearen sekzioa handitzea, "4661 L01 Igoa-Arrarats-Eratsun" izena duen 13,2 kV-eko lineako 31. euskarriaren (egun dagoena) eta 40. euskarriaren (egun dagoena; ordeztu beharra da) artean, Igoa herrian. Eroale berria 100-AL1/17-ST1A motako aluminio-altzairuzkoa izanen da eta, aireko tarte horretan, errefortzu mekanikoko beste euskarri bat (77.31 zenbakikoa) paratuko da.
- 2. tartea: Proiektatutako 40N euskarri berrian airetik lur azpira sartuko da linea, eta 2.640 metroko luzera eginen du eroale mota honekin: HEPRZ1 12/20 kV 3 (1x240) mm² (Al + H16) motako aluminiozkoa, CTC berriraino: "AIZAROTZ BASERRIA" (910313367), "4668 L06 Irurtzun-Basaburua" izeneko 13,2 kV-ko lineakoa, Aizarotz herrian.
- 3. tartea: Lurpeko zatia, 340 metro luzerakoa, aluminiozko eroalea, HEPRZ1 12/20 kV 3 (1x240) mm² Al + H16 motakoa, erabiliz, "AIZAROTZ" (910313367) CTC berriaren eta "4668 L06 Irurtzun-Basaburua" izeneko 13,2 kV-ko lineako 2820 zenbakiko euskarriaren artean, Aizarotz herrian, non aireko-lurpeko pasabide berri batean burutuko den. Bi lineak lotuko dira teleaginte bidez eragindako OCR batekin.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2026ko urtarrilaren 21ean), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Halaber, informazioa helarazi zitzaion Basaburuko Udalari, epe berdin batez jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea dago espedientean.
Ez zen alegaziorik jaso.
Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 146. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, berriro ere proiektuaren separatak igorri zitzaizkien Basaburuko Udalari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuari, hogeita hamar eguneko epean adieraz zezaten ea eskatutako baimenaren alde edo aurka zeuden eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezar zitzaten.
2026ko urtarrilaren 22an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak txostena egin zuen espedientearen hasiera jakinaraziz.
2026ko martxoaren 12an jasotako dokumentuaren bidez, Herri-lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzuak jakinarazi zuen proiektuan jasotako jarduketak egiteko baimena eman dela jada, baimen horretan ezarritako baldintzak betetzearen mende.
2026ko martxoaren 17an, Basaburuko Udalak proiektuaren aldeko txostena eman zuen. Gainera, sustatzaileari gogorarazten zaio ezen, obra lizentzia eman aurretik, proiektua osatu beharko dela, eraikuntzaren eta eraispenaren hondakinak kudeatzeko azterlan bat erantsiz.
Jasotako txostenak sustatzaileari igorrita, 2026ko martxoaren 27an eta apirilaren 1ean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk adierazi du ados dagoela txosten horiekin.
Espedientean jasota daude Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 27an emandako 29E/2026 Ebazpena, ingurumen ukipenei buruzko txostena formulatzen duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak apirilaren 7an emandako 149E/2026 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko. Ebazpen horietan jasotako determinazioak bete beharrekoak dira.
Azkenik, gogorarazi behar da orain izapidetutako proiektu horrek berak jaso zuela zehazki onura publikoaren deklarazioa, uztailaren 5ean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emandako 182/2022 Ebazpenaren bidez, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berdinarekin. Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 52. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da izapidetutako egintzak baliozkotzea, horien jatorria baita lortutako onura publikokoa zehazki deklaratzea eta, espresuki, horretarako egindako desjabetze prozeduraren ondoriozkoak; prozedura hori hasi zen Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 107/2022 Ebazpenaren bidez, eta haren bidez, hain zuzen ere, okupatu aurreko aktak egin ziren proiektuarentzat: "Erdiko tentsioko loturako linea berria, 4661 L01 Igoa-Arrarats-Eratsun eta 4668 L06 Irurtzun-Basaburua (Nafarroa) bitartean" (SAT11218); 2022ko azaroaren 30ean izan zen.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraiki, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea proiektu horretarako eta, zehazki, onura publikoko deklarazioa ematea.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea proiektu honentzat: Erdi tentsioko itxierako linea "4661 L01 Igoa-Arrarats-Eratsun" eta "4668 L06 Irurtzun-Basaburua" bitartean, Basaburuko udal mugartean; aurkeztutako egikaritze proiektua onartzen da eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematen da hura gauzatzeko.
2. Baimen hauek emanda ere, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraiki, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua, Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituena; eta otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTAL 01-09) onesten dituena.
4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; ez du aldaketarik izan 2026ko urtarrilaren 20ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean jendaurrean jarritako zerrendaren aldean.
6. Desjabetze prozedura eta haren ondoriozko izapide guztiak baliozkotzea, horien jatorria baita Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen zuzendariaren uztailaren 5eko 182/2022 Ebazpenaren bidez lortutako zehazki onura publikoko deklarazioa, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, orduko hartan eta oraingoan, bat eta bera baita.
7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari; Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari; Ingurumen Ebaluaziorako Atalari; Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari; eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuari.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
10. Ebazpen hau jakinaraztea Basaburuko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, jurisdikzio ordena eskudunari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, ukatu gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko apirilaren 13an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
I. ERANSKINA.–SAT11218 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
TITULARRA | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Lur mota / Laborea | Euskarriak | Euskarriaren okupazioa | Kanalizazioaren luzera | Kutxeta kop. | Kanalizazioaren azalera | Aldi baterako okupazioa |
Jose Luis Leciaga Arrechea | Basaburua | 14 | 323 | Larreak | 77.31. | 2,56 | - | - | - | 50 |
Juan Jose Leciaga Arrechea |
Jose Luis Leciaga Arrechea | Basaburua | 14 | 344 | Belardia | 40N | 11,63 | 4 | - | 1,60 | 63 |
Juan Jose Leciaga Arrechea |
Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | Basaburua | 14 | 47 | Eraik. | - | - | 10 | 2 | 12,00 | 41 |
Trinidad Prieto Moreno | Basaburua | 14. | 366 | Belardia | - | - | 87 | 2 | 41,60 | 287 |
Aitor Iragui Iturralde | Basaburua | 10. | 17 | Belardia | - | - | 10 | 2 | 8,00 | 40 |
Miguel Angel Iragui Iturralde |
Yolanda Iragui Iturralde |
Aitor Iragui Iturralde | Basaburua | 10 | 35 | Belardia / Larreak / Zuhaitzak | 2820 | 10,56 | 645 | 1 | 260,00 | 2.093 |
Miguel Angel Iragui Iturralde |
Yolanda Iragui Iturralde |
Iragarkiaren kodea: F2605488