94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2026ko zerga-tasak

Zangozako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen zerga-tasak eta haztapen-indizeak 2026rako. Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratu zen, interesdunek espedientea azter zezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez zitzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez duenez erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da behin betiko testua.

a) Lurraren kontribuzioa. %0,34ko karga-tasa ezartzea, ondorioak izan ditzan 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

b) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %5eko karga-tasa.

c) Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

d) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berak finkatzea, lurren balioaren gainean aplikatzeko (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Honako karga-tasa hauek onestea, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren araberakoak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga likidatzeko, ondorioak izan ditzan.

BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA
(URTEAK)

TASAK

Urte batetik behera, 1-2-3

%12

5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15

%25

16-17

%17

18-19-20

%12

Zangozan, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2605754