94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CÁRCAR

Oposizioa, liburuzain / kultura koordinatzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena

Cárcarko alkateak 2026/110 Ebazpena eman du 2026ko apirilaren 30ean, eta honako hau erabaki du:

Alkatearen 2025eko urriaren 31ko 2025/280 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, oposizio bidez betetzeko liburuzain / kultura koordinatzailearen plaza bat, Cárcarko Udalaren zerbitzura aritzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean.

Deialdia eta haren oinarriak jendaurrean jarri ziren iragarkia argitaratuta 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, eta Cárcarko Udalaren web-orrian.

Hautapen-prozesua amaiturik, kalifikazio epaimahaiak 2026ko apirilaren 9an proposatu zuen Paula Marín Enciso izendatzea liburuzain / kultura koordinatzaile, lanaldi partzialean eta lan-kontratudun finkoaren araubidean; izan ere, izangai horrek izan zuen puntuaziorik handiena.

Izendapen proposamena 2026ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24koan, eta 10 egun balioduneko epea eman zitzaion deialdiaren 8. oinarrian zehaztutako agiriak aurkezteko.

Agiriak aurkeztu ostean, Paula Marín Enciso izendatzen da liburuzain / kultura koordinatzaile, lanaldi partzialean eta lan-kontratudun finkoaren araubidean; izan ere, deialdian eskatutako baldintzak beterik, izangai horrek izan zuen puntuaziorik handiena.

Ondorioz, eta betez xedatuta dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan,

EBAZTEN DUT:

1. Paula Marín Enciso izendatzea langile lan-kontratudun finko, Cárcarko Udalaren zerbitzura aritzeko, liburuzain / kultura koordinatzaile lanpostuan, lanaldi partzialean.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Cárcarko Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Cárcarren, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2606407