94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2026rako tasak eta zerga-tasak

Cabredoko Udalak, 2025eko abenduaren 29an egindako bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen erabaki bat, 2026ko tasak eta zerga-tasak ezartzeko.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 27an. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta ez denez alegaziorik egin haien aurka, argitaratzen dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.

Lehenbizikoa.–Onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,31.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,1eko udal indizea.

Bigarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.

Hirugarrena.–Tasei dagokienez, erabaki da 2025eko tarifa berak uztea:

–Ur tasak:

  • Urteko kanon finkoa: 25 euro.
  • Kontsumituriko m³ bakoitza: 0,19 euro.

–Udal hilerria:

  • Ehorzketarako erabiltzeko kontzesio administratiboa:
    • Panteoiak: 400 euro.

–Agiriak eman eta izapidetzea:

  • Ziurtagirien jaulkipena: 1,50 euro.
  • Agiri konpultsatuak: 0,75 euro.
  • Lurzati-zedulak: 1,50 euro.
  • Ordainagirien eta kontribuzioen kopiak: 1,20 euro.
  • Katastroko kopiak eta katastroko orriak: 1,50 euro.

Erabaki honetan zehazten ez diren gainerako tasak aurreko ekitaldietan bezala mantentzen dira.

Laugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Cabredon, 2026ko apirilaren 16an–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2605641