2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa, hirigintzako araudi orokorraren 11. eta 28. artikuluetan eta Udal Plan Orokorreko eraikuntzari buruzko ordenantzaren 17. artikuluan. Behin betiko onespena
Mendabiako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Mendabiako hirigintzako araudi orokorraren 11. eta 28. artikuluetan eta Udal Plan Orokorreko eraikuntzari buruzko ordenantzaren 17. artikuluan.
Dagokion iragarkia argitaratu zen 2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18an, bai eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2025eko abenduaren 9an eta 11n. Hala, 2026ko apirilaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aipatutako aldaketa xehatua.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Mendabian, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2606609