94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, U.E. 1.10/11 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2026ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea José Luis Gayarre Imízcozek, María Jesús Esandi Barberenak, Ekaitz Izal Gayarrek eta Maddi Izal Gayarrek aurkeztutako xehetasun-azterketa. Haren helburua da U.E. 1.10/11 exekuzio-unitatean lerrokadurak aldatzea iparraldeko bidearen ondoan (nahitaezko lerrokaduraren ordez, gehieneko lerrokadura ezartzea), etxebizitzak hegoalderantz atzeraemateko aukera egon dadin, aldapan etxebizitzak eraikitzea errazteko, eta B lurzatiak A lurzatiarekiko duen gehieneko lerrokadura aldatzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2026ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2606262