94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

98E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak eguneratzen dituena.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko 8/2005 Foru Legeak, uztailaren 1ekoak, 29. artikuluan arautzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea, administrazio publikoen organo koordinatzaile eta laguntzaile gisa babes zibilaren arlorako, eta batzordeari dagozkion eginkizunak ezartzen ditu. Aipatu foru legeak dio erregelamendu bidez garatu beharko dela, aurrerago, batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua; zehazten du, hala ere, batzordeak Estatuko Administrazio Orokorreko, Foru Komunitateko Administrazioko eta Nafarroako toki entitateetako ordezkaritza izan behar duela.

Lege betebehar horrekin bat, martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duena, eta 4. artikuluan haren osaera ezartzen du.

Aurrekoarekin bat etorriz, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren martxoaren 6ko 81E/2024 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea osatzen duten kideak izendatu ziren.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 19ko 262E/2025 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak eguneratu ziren.

Harrezkero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuan egin diren izendapenen ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea osatzen duten kideetakoren bat eguneratzea.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duen martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak eguneratzea, ondotik ezarritakoaren arabera:

a) Inmaculada Jurío Macaya andrea batzordeburu izendatzea, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilaria den aldetik, Amparo López Antelo andrearen ordez. Izendapenak ebazpen hau sinatzen den unetik aurrera izanen ditu ondorioak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko kideei dagokien atalean:

–José Joaquín Pascual Garralda jauna batzordekide izendatzea, Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria den aldetik, Francisco José Fernández Elizalde jaunaren ordez. Izendapenak ebazpen hau sinatzen den unetik aurrera izanen ditu ondorioak.

–María Torres Pérez andrea batzordekide izendatzea, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia den aldetik, Pedro Andrés López Vera jaunaren ordez. Izendapenak ebazpen hau sinatzen den unetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau izendatutako pertsonei jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 1ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2606242