94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2175E/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldez aurretik ixten baita deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea: langabeei zuzenduta, kontratazio konpromisoa atxikita duten prestakuntza ekintzak egiteko 2026ko dirulaguntza-deialdia.

Gobernuak 2025eko abenduaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion NL-NEZeko zuzendari kudeatzaileari dirulaguntzen deialdi bat izapidetu zezan banakako ebaluazioaren araubidean, langabeak kontratatzeko konpromisoa atxikita duten prestakuntza ekintzak diruz laguntzeko.

Deialdi horretako dirulaguntzak bat datoz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin.

Halaber, laguntza horiek Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat datoz. Erregelamendu horren bidez, barne merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 6239E/2025 Ebazpenaren bidez, langabeei zuzenduta dauden eta kontratatzeko konpromisoa atxikita duten prestakuntza ekintzak egiteko 2026ko dirulaguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren (DDBN kodea: 877864). Ebazpen hori, gero, otsailaren 16ko 250E/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen.

2026ko apirilaren 21ean, kontratatzeko konpromisoa atxikia duten prestakuntza ekintzak egiteko dirulaguntzak emateko azken ebazpena sinatu zen, eta, hala, agortu egin zen 2026ko gastu-aurrekontuan partida honetan horretarako aurreikusita zegoen 750.000 euroko aurrekontua: "950002-96200-4709-242104 [PEP: E-24-000737-01]: Konferentzia sektoriala. Laguntzak, askotariko kolektiboei zuzenduta dauden eta enplegua emateko konpromisoa atxikita duten prestakuntza ekintzetarako".

Kreditu nahikoa ez izateagatik erantzun ezin izan diren gainerako eskaerak dirulaguntza ukatzeko ebazpen bidez ebatzi dira.

Aurrekontu-partida agortu denez, ebazpen bat argitaratu beharra dago Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jakinarazteko aldez aurretik itxi dela eskaerak aurkezteko epea, zeina ezarri baitzen deialdia onetsi zuen abenduaren 26ko R6239E/2025 Ebazpenaren 10.4 oinarrian (2026ko azaroaren 15a).

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldez aurretik ixtea deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea: langabeei zuzenduta, kontratazio konpromisoa atxikita duten prestakuntza ekintzak egiteko 2026ko dirulaguntza-deialdia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2606412