114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

124E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Mikel Bezunartea Pasquel jauna, Industria Lurzoruaren eta Azpiegituren Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

143E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez Mikel Bezunartea Pasquel izendatzen baita Industria Lurzoruaren eta Azpiegituren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

58E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Marta Campión Larumbe, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Kontabilitate Araubideko Bulegoko burua.

59E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Marta Campión Larumbe andrea izendatzen baita Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago.

53/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Juana Azcárate Seminario andrea izendatzen baita Eliza katolikoaren barnean osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimen errekonozimendurako batzordeko kide.

186E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Ana Carolina Torres Cherrez andrea Hautaketa Prozesuen Koordinazio Juridikoko Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako. Unitate hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzukoa da.

308/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez epaimahaiko kideak izendatzen baitira Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusitako sarbide probak koordinatzeko (deialdia Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 22/2026 Ebazpenaren bidez arautu zen), eta ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura ezartzen baita.

319/2026 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak, 2026-2027 ikasturtean lanean hasiko direnak.

1028E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Anatomia Patologikoko arloko fakultatibo espezialisten plaza huts batzuk esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

1029E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko arloko fakultatibo espezialisten plaza hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

1030E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Ospitaleko Farmaziako arloko fakultatibo espezialisten plaza huts batzuk esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

1031E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko arloko fakultatibo espezialisten plaza hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

1041E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Kardiologiako arloko fakultatibo espezialisten plaza hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

1042E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Laborategi Klinikoko arloko fakultatibo espezialisten plaza huts batzuk esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

4199/2026 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Sergio Márquez Lara jauna Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako. Bulego hori Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

1750/2026 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela Rosario Murillo González andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

1907/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

174E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Carlos Javier Jericó Ochoa jauna Nafarroako Foru Ogasuneko Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

EBAZPENA, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariarena, zeinaren bidez María Dolores Saiz Agustín andrea izendatzen baita Nafarroako Kontuen Ganberaren funtzionario, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari lanpostuan.

1133/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektorearena. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen dira, administrazioko kudeaketari izateko (B maila), Maite Manrique Arpón, Kontxi Adrián Úriz, Muskilda Osteritz Gallastegi, Ainara Pía Aranguren, Regina Galarza Galarza, Jesús María Aguirre Ocariz eta María del Pilar Mendi Aznarez, eta lanpostu bana esleitzen zaie.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1908/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalen zazpi plaza oposizio bidez betetzeko.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren komunikazioaren aurkakoa, zeinaren bidez indarrik gabe utzi baitzen Cristina Fernández Espinosa andrea Diseinu Grafikoko (gaztelaniaz) epaimahaikide izateko egindako izendapena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko hortzetako higieneko teknikari espezialisten (HHTE) 3 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen hamahiru plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko lehen probaren behin betiko emaitzen aurka.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi plaza oposizio bidez betetzekoa. Zazpigarren izendapen proposamen osagarria.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

33/2026 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, zeinaren bidez Aurora Beltrán Gilari ematen baitzaio 2026. urteko Vianako Printzea Kulturaren Saria.

17/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, "Talentu Artistikoa Sustatzeko 2026ko Saria" María Cristina Moreno Vitasi ematea xedatzen duena.

91E/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena dirulaguntzak emateko Atzerritarren gaietako Laguntzaileen Erregistro Elektronikoan inskribatutako sindikatuei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, 2026. urtean, erregularizazio administratiborako eskaera egiten ari diren atzerritarrei arreta eman diezaieten, apirilaren 14ko 316/2026 Errege Dekretuan jasotako aparteko erregularizaziorako prozesuaren barnean, errege dekretu horrek azaroaren 19ko 1155/2024 Errege Dekretua aldatzen baitu, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onesten duena. DDBN kodea: 909663.

307/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturteari dagozkion sari bereziak esleitzen baitira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan.

144E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita 2025-2026 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako dirulaguntza-deialdia, norgehiagokako araubidekoa eta Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua. DDBN kodea: 896534.

1.7. BESTELAKOAK

241E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, 2026ko maiatzaren 28ko 11:00etatik aurrera 4 orduz egitekoa den greba dela-eta, Osasun Departamentuaren funtsezko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena eta haiek artatzeko behar diren langileak zehazten dituena, alde batera utzita departamentuaren mendeko erakunde autonomoak.

62E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita honako hau argitaratzea: Akordioa, 2026ko maiatzaren 25ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren eta Lurralde Kohesiorako Departamenduaren artekoa, zeinaren bidez biek ematen baitute baimena kudeaketa-esleipen bat egiteko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, gauza ditzan Iruñeko Alhondiga kalea 1eko bigarren solairuko kanpoko arotzeria ordezteko obren proiektua kontratatzeari lotutako lanak.

175E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak zehazten dituena, 2026ko maiatzaren 28an 11:00etatik 15:00etara egiteko iragarri den greba partziala dela eta.

361/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez argitara ematen baitira Haur Hezkuntzako lehen zikloko zenbait ikaspostu. Ikaspostu horiek 2021-2022 eta 2025-2026 arteko ikasturteetan sortu ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta Europar Batasunaren NextGenerationEU-Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak.

584/2026 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateentzako transferentzien gastua baimendu, nola banatuko den ezarri eta ordaintzeko betebeharra aitortzen duena, 2026. urtean herrietako osasun kontsultategien eta kontsultategi lagungarrien funtzionamendu gastuak finantzatzeko.

1084E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026ko maiatzaren 28ko 11:00etatik 15:00etara LAB eta ELA sindikatuek iragarritako greba dela-eta erakunde autonomo honen funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena eta haietan arreta emateko behar diren langileak zehazten dituena.

157/2026 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, funtzionarioen araubidean bete daitezkeen Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostuen zerrenda hasiera batez ezartzen duena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako, 247. artikuluko 2. eta 3. apartatuei jarraituz.

197E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Azkoiengo udal mugartean dagoen dekoletaje-mekanizaziorako instalazio baten aldaketa funtsezkoa. Instalazioaren titularra Resano Innovación SLU da.

203E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Villatuertako udal mugartean aluminiozko piezak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Embega sozietate kooperatiboa da.

377E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpena eman baitzaie Ríos Renovables SLU enpresak sustatu dituen «Valoria», «Estremar», «Collado», «Tablar» eta «Baster» eguzki instalazio fotovoltaikoen proiektuei, «SET Promotores colectora/elevadora Tudela 66/30kV» azpiestazioari eta bere ebakuazio eta sareko konexiorako azpiegiturei.

19E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Irurtzungo balorazio txostena onesten duena.

ENKANTEA, Antsoaingo eta Artaxoako ondasun higiezin batzuena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OIBAR

Oposizioa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izendapena

ANTSOAIN

Oposizioa, zerbitzu anitzetako hiru plaza betetzeko, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak. Izendapena

Oposizioa, garbiketako peoiarena. Izendapena

CINTRUÉNIGO

Oposizio-lehiaketa, gerokultore-zaintzaileen 9 plaza betetzeko, lan-kontratu finkoaren bidez aritzeko San Francisco de Asís Udal Patronatuan. Kontratatzeko proposamena

ETXALAR

Oposizio-lehiaketa, garbitzailearen lanpostu bat betetzeko. Izendapen proposamena

UHARTE

Oposizio-lehiaketa, kirol kudeatzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena

ORBAIZETA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapen-proposamena

IRUÑA

Oposizioa, bete daitezen industria-ingeniari teknikoaren 3 plaza. Izendapena

GARES

Oposizioa, barne-igoera murriztuan, zerbitzu anitzetarako (garbiketa). Izendapena

TUTERA

Lekualdatze-lehiaketa berezia, bete dadin arkitekto plaza bat. Izendapena

ELORTZIBARKO UDALA

Oposizio-lehiaketa, euskara teknikariaren plaza betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2026ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia "Muskilda" BPI-1 unitatean. Behin betiko onespena

BERTIZARANA

Akats zuzenketa, honako honetan: Aldaketaren proiektua behin-behingoz onestea, hau da, 87. artikulua aldatzea, hirigintzako araudi orokorreko 87 bis artikulua sortzea eta Udal Plan Orokorreko dokumentazio grafikoko 5. planoa aldatzea

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2040. eta 2041. lurzatietan (Tejería kalea). Behin betiko onespena

Aldaketa, BEBPBko CH2 unitaterako eta 3. poligonoko 171. eta 172. lurzatietarako hiri-jarduketarako plan berezian. Behin betiko onespena

FONTELLAS

Erabilera aldatzea UE-I9 exekuzio-unitatean (jarduera ekonomikorako erabilera izatetik egoitza-erabilera izatera igaroko da). Behin betiko onespena

ITZA

Xehetasun-azterketa, Aldabako 3. poligonoko 180. lurzatian. Behin betiko onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia, 12. poligonoko (Gilledi industrialdea, Saratsa) 234. eta 243. lurzatietan. Behin betiko onespena

MENDAZA

Araudia aldatzea, hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatzeko 28/2 katastro-lurzatia, UE-121 exekuzio unitate berrirako eta UE 54 eta UE 61 exekuzio unitateak aldatzeko, Asartan

SARTAGUDA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kafetegia

ZUBIETA

Xehetasun-azterlana 4. poligonoko 186. lurzatian. Behin betiko onespena