114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Oposizioa, zerbitzu anitzetako hiru plaza betetzeko, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak. Izendapena

Bukatu da honako deialdi honen prozesua: oposizioa, betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza (C mailakoak, funtzionarioen araubidekoak), Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak erabaki zuena, 2025eko azaroaren 21ean, eta argitara eman zena 2025eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 11n. Hala, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretua (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), alkateak 2026ko maiatzaren 27an emandako 459 Ebazpenaren bitartez, Antsoaingo Udalak zerbitzu anitzetako enplegatu izendatu ditu Roberto Pascal Garcés, Julen Urdin Unciti eta Miguel Ángel Barranzuela Michué, bere zerbitzuan ari daitezen, C mailan. Plaza horiek 9003, 5006 eta 3006 zenbakiak dituzte, hurrenez hurren, plantilla organikoan.

Interesdunei aditzera ematen zaie lanpostuez jabetu beharko dutela, legez ezarritako moduan, 2026ko ekainaren 16an.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2607745