2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Xehetasun-azterlana 4. poligonoko 186. lurzatian. Behin betiko onespena
Zubietako Udalak, 2026ko martxoaren 13ko 29/2026 Alkatetza Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 4. poligonoko 186. lurzatiko xehetasun-azterlana, Juan Ignacio Paul Arzak jaunak sustatua.
Iragarkia argitaratu zen 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2026ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterlana argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zubietan, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.
Xehetasun-azterlana (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2608090