1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
53/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Juana Azcárate Seminario andrea izendatzen baita Eliza katolikoaren barnean osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimen errekonozimendurako batzordeko kide.
Eliza katolikoaren barnean Nafarroan gertatutako sexu-abusuen biktimei errekonozimendua adierazteko uztailaren 5eko 24/2022 Foru Legeak, 7. artikuluan, ezartzen du Errekonozimendurako Batzordea sortuko dela, kide anitzeko organo independente gisa, eskaerak baloratzeko eta, foru lege horren babesean, eskaerak onartzeko edo ez onartzeko, eta, bidezkoa denean, Nafarroako Eliza katolikoaren barneko abusuen biktima izaera deklaratzeko proposamena egiteko.
Lege testu horren 8. artikuluak batzorde horren osaera ezartzen du. Hala, batzordeak bederatzi kide izanen ditu, honako hauek proposatuko dituztenak, agindu horretan berean ezartzen den banaketari jarraikiz: Nafarroako Gobernuan justiziaren arloko eskumena duen departamentuko titularrak, Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Eliza katolikoak eta, indarreko legediaren arabera eratuak egonik, Eliza katolikoaren barnean Nafarroan sexu-abusuen biktima izan diren pertsonen elkarteek. Batzorde horretako idazkaria Nafarroako Gobernuko Biktimei Laguntzeko Bulegoaren Ataleko burua izanen da. Batzordeko kideak sei urterako izendatuko dira, eta izendapena beste sei urterako luzatzen ahalko da.
Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren urriaren 5eko 14/2022 Foru Aginduaren bidez, Eliza katolikoaren barnean osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimen errekonozimendurako batzordean parte hartu behar duten kideak izendatu ziren.
Batzordeko kideen artean zegoen Mikel Lizarraga Rada jauna, zeina Nafarroako biktimen elkarteetako batek proposatu baitzuen, zehazki, AVIPIREN elkarteak (Nafarroako erlijio-instituzioetan pederastiaren biktima izan direnen elkartea).
Duela gutxi, Mikel Lizarraga Rada jaunak dimisioa aurkeztu zuen batzorde horretako kide gisa. Hortaz, errekerimendua igorri zitzaion aipatutako elkarteari, Mikel Lizarraga Rada jaunaren ordez jardungo duen beste batzordekide bat proposatzeko.
2026ko maiatzaren 19an, AVIPIREN elkarteko buru Marcos Leyún Izco jaunak Juana Azcárate Seminarioa andrea izendatzearen aldeko proposamena egin zuen.
Justiziako Gizarte Zerbitzuaren txostena ikusirik, eta uztailaren 5eko 24/2022 Foru Legearen 9. artikuluan xedatutakoa baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Juana Azcárate Seminario andrea izendatzea Eliza katolikoaren barnean osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimen errekonozimendurako batzordeko kide. Horiek horrela, honako hauek osatuko dute batzordea:
–Ana Carmona Juanmartiñena andrea, Nafarroako Parlamentuak proposatuta.
–Esther Aldave Monreal andrea, Nafarroako Parlamentuak proposatuta.
–Mikel Córdoba Gavín jauna, aurreko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko titularrak proposatuta.
–Camino Bueno Zamarbide andrea, aurreko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko titularrak proposatuta.
–Juana Azcárate Seminario andrea, Nafarroako biktimen elkarteek proposatuta.
–José Antonio Echauri Tijeras jauna, Nafarroako biktimen elkarteek proposatuta.
–Blanca Ramos Aranaz andrea, Nafarroako Eliza katolikoak proposatuta.
–Alfredo Irujo Andueza jauna, Nafarroako Eliza katolikoak proposatuta.
–Izaskun Gartzaron Zudaire; idazkari gisa jardungo du.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, Eliza katolikoaren barnean osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimen errekonozimendurako batzordera eta Justiziako Gizarte Zerbitzura.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 25ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2607642