114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 12. poligonoko (Gilledi industrialdea, Saratsa) 234. eta 243. lurzatietan. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, 12. poligonoko (Gilledi industrialdea, Saratsa) 234. eta 243. lurzatietan, Álvaro Aizpún Sarasak sustatuta. Planaren helburua da lurzati horien egungo erabilera aldatzea, zuzkidura-erabilera izatetik industria-erabilera izatera igaro daitezen, industria-erabilera izanen duen eraikin bat eraikitzeko asmoz.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, horrela aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Itzan, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2607419