1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1042E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Laborategi Klinikoko arloko fakultatibo espezialisten plaza huts batzuk esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 404E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 59 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2026ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 31ko 844E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, plaza hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lekualdatze lehiaketa eginda, ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea Laborategi Klinikoko arloko fakultatibo espezialisten plaza hutsak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako:
Barne lekualdatzea:
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ZENTROA | HERRIA |
Luquin Irigoyen, Maria | 62727 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña |
Moreno Gonzalez, Beatriz | 65723 | García Orcoyen ospitalea | Lizarra |
2. Izendatutako lehiakideek 2026ko ekainaren 15ean hartu beharko dute plazaren jabetza. Egun horretan plazaren jabetza hartzen ez dutenek esleitu zaien plazan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-orrian argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2607411