114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

308/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez epaimahaiko kideak izendatzen baitira Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusitako sarbide probak koordinatzeko (deialdia Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 22/2026 Ebazpenaren bidez arautu zen), eta ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura ezartzen baita.

Otsailaren 24ko 11/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko 29. oinarriak xedatzen du sarbide probak koordinatzeko epaimahai bat eratuko dela, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak proposatu ondoren, zuzendari nagusiak izendatutakoa. Epaimahaia honela egonen da osatuta: epaimahaiburua, idazkaria eta lau epaimahaikide. Horrez gain, ebazpen horrek xedatutakoaren arabera, epaimahaiburua izanen da Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat; idazkaria izanen da Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Ataleko kide bat; eta epaimahaiko kide izanen dira Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari atxikitako pertsona bat, eta gainerako hiru kideak hauen artekoak: katedradunen kidegoa, Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Ebazpenaren 1. eranskineko 30. oinarriak xedatzen duenaren arabera, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak izendatutako ebaluazio epaimahaiak eratuko dira, sarbide probak koordinatzen dituen epaimahaiak proposatuta. Aholkulariak izendatzen ahal direla xedatzen da, antolakuntzako beharrizanen eta ebaluatu beharreko gaien arabera. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak izendatuko ditu aholkulariak. Izendapenaren prozedura ez da oinarri horietan arautzen, eta, beraz, ebazpen honen bidez ezarri beharko da.

Ikusi da Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak eman duen aldeko txostena, hizpide duena 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean sarrera probak egiteko deialdia.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Koordinazio epaimahaiko kideak izendatzea Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako. Koordinazio epaimahaia aurreikusita dago probetarako deialdia onetsi zuen Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 490/2024 Ebazpenean, eta haren osaera ebazpen honen 1. eranskinean jasota dago.

2. Prozedura ezartzea ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak izendatzeko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusi bezala, bat etorriz ebazpen honen 2. eranskinean jasotako oinarrietan xedatutakoarekin. Aipatutako deialdia Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 22/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak interesdunei jakinaraztea eta, ohartaraztea ezen ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Plangintzarako Atalari, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalari eta interesdunei.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 18an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–KOORDINAZIO EPAIMAHAIA, LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOETAN, ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASKUNTZA PROFESIONALETAN ETA ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZETAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBETAN

Epaimahaiburua: de la Rosa Fernández, Raquel.

Ordezko epaimahaiburua: Beriain Tanco, Alberto.

Idazkaria: Lerga Ayape, Iñigo.

Ordezko idazkaria: Lasheras Fernández, Beatriz.

1. epaimahaikidea: Bacaicoa Oroz, Ana Isabel.

2. epaimahaikidea: Obregozo Istilart, Peio.

3. epaimahaikidea: Urio Elcano, David.

4. epaimahaikidea: Agudo Cabrero, Iván.

Batzordeko kide ordezkoak:

1. epaimahaikidea: Arbea Polite, Jesús María.

2. epaimahaikidea: Guillén Ardanaz, Begoña Virginia.

3. epaimahaikidea: Echavarri Echaniz, Iñigo.

4. epaimahaikidea: Villanueva Erdozain, Mikel.

2. ERANSKINA.–OTSAILAREN 13KO 22/2026 EBAZPENEAN EZARRITAKO EBALUAZIO EPAIMAHAIETAKO KIDEAK ETA AHOLKULARIAK IZENDATZEKO PROZEDURA

Erdi mailan sartzeko probaren ebaluazio epaimahaiak.

1. Ebaluazio epaimahaiak, oro har, honela osatuta egonen dira:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

–Komunikazioaren esparruko epaimahaikide bat.

–Matematikaren esparruko epaimahaikide bat.

–Gizarte Zientzien eta Digitalizazioaren esparruko epaimahaikide bat.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.

Hautaketa prozeduran borondatez parte hartuko duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

2. Ebaluazio epaimahai bakoitzerako, epaimahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

Goi mailan sartzeko probaren ebaluazio epaimahaiak.

3. Iruñean eginen diren proben ebaluaziorako epaimahaiko kideak honako hauek izanen dira, oro har:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

–Hizkuntzaren esparruko bi epaimahaikide.

–Matematikaren esparruko epaimahaikide bat.

–Digitalizazioaren esparruko bi epaimahaikide.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.

Hautaketa prozeduran borondatez parte hartuko duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

4. Tuteran eginen diren proben ebaluaziorako epaimahaiko kideak honako hauek izanen dira, oro har:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

–Hizkuntzaren esparruko bi epaimahaikide.

–Matematikaren esparruko bi epaimahaikide.

–Digitalizazioaren esparruko bi epaimahaikide.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.

Hautaketa prozeduran borondatez parte hartuko duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

5. Arteen ebaluazio epaimahairako, epaimahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

6. Horretaz gain, oro har, epaimahaikide hauek izendatuko dira eta goi mailako proben epaimahai guztietan zeharka ariko dira:

–Epaimahaikide bat Euskararako.

7. Epaimahaiburuak epaimahaikide baten funtzioak betetzen ahal ditu erdi mailako esparruetako batean eta goi mailako irakasgaietan.

Ebaluazio batzordeetako burua izendatzeko prozedura.

8. Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatuko du ebaluazio batzordeko burua.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

Ebaluazio batzordeetako kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura.

9. Zikloetan sartzeko ebaluazio epaimahaietan kide edo aholkulari izendatzen ahal diren irakasleek baldintza hauek bete behar dituzte:

–Kidego hauetakoak izatea: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailerreko maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

–Erdi mailako sarbide probaren esparruaren eta goi mailako sarbide probaren gaiaren irakaskuntzan aritu izana.

10. Aurreko oinarrian aipatutako baldintzak betetzen dituzten irakasleek eskatzen ahal dute zikloetan sartzeko proben ebaluazio epaimahaietan kide edo aholkulari gisa borondatez parte hartzea.

Borondatez parte hartzeko eskaera aurkezteko, ebazpen honen 3. eranskineko eredua erabili beharko da, eta posta elektronikoz bakarrik bidaltzen ahalko zaio sarbide proben koordinazio epaimahaiari (ordenafp@navarra.es helbidera), xxxxxxxx@educacion.navarra.es helbide elektroniko pertsonaletik. Horretarako, 7 egun naturaleko epea izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Aurreko urteetan parte hartzea eskatu dutenek ez dute berriz aurkeztu behar dokumentazioa, ez bada dokumentazio berria aurkezteko.

11. Borondatez parte hartzeko eskaeren kopurua handiagoa bada erdi mailako sarbide probaren esparru bakoitzerako izendatu behar diren epaimahaikideen edo aholkularien kopurua baino, hurrenkera zerrenda bat ezarriko da, lehentasun irizpide hauen arabera:

a) Lehena. Nafarroan zikloetan sartzeko proben aurreko deialdietan epaimahaikide eta aholkulari izendatutakoak, eta Oinarrizko Lanbide Heziketan edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan (oinarrizkoa eta lanbide lantegia) irakaskuntza lana egin dutenak.

b) Bigarrena. Lehenengo taldean ez daudenak.

12. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengo taldea:

–Lehena. Sarbide proben epaimahaikide edo aholkulari gisa eta oinarrizko mailako, Oinarrizko LHko edo HLKPko (oinarrizkoa eta lanbide lantegiak) zikloetan irakasle gisa izandako esperientziaren arabera.

Zikloetan sartzeko proben epaimahaikide edo aholkulari izendatu duten deialdi bakoitzeko: 1 puntu.

Oinarrizko mailako, Oinarrizko LHko edo HLKPko zikloetan irakasle gisa lan egin duen ikasturte bakoitzeko: 1 puntu.

Ikasturte berean, pertsona bat aipatutako ziklo eta programetan epaimahaikide edo aholkulari izendatu badute eta irakaskuntza lana egin badu, puntu bat bakarrik emanen zaio.

–Bigarrenik. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2026-2027 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.

b) Bigarren multzoa:

–Lehena. DBHko 3. eta 4. mailetan eskatzen den esparruko gaien irakaskuntzan duen esperientzia.

Dagokion gaian irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitzeko: 1 puntu.

–Bigarrenik. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2026-2027 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.

13. Borondatez parte hartzeko eskaeren kopurua handiagoa bada goi mailako sarbide probaren gai bakoitzerako izendatu behar diren epaimahaikideen edo aholkularien kopurua baino, hurrenkera zerrenda bat ezarriko da, lehentasun irizpide hauen arabera:

a) Lehena. Nafarroan zikloetan sartzeko proben aurreko deialdietan epaimahaikide eta aholkulari izendatutakoak, eta Nafarroan sarbide probak prestatzeko ikastaroan edo sarbide ikastaroan irakasle aritutakoak.

b) Bigarrena. Lehenengo taldean ez daudenak.

14. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengo taldea:

–Lehena. Nafarroan sarbide proben epaimahaikide edo aholkulari gisa izandako esperientzia, eta sarbide probak prestatzeko ikastaroan edo sarbide ikastaroan irakasle gisa izandako esperientzia.

Zikloetan sartzeko proben epaimahaikide edo aholkulari izendatu duten deialdi bakoitzeko: 1 puntu.

Sarbide ikastaroan edo sarbide probak prestatzeko ikastaroan irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitzeko: 1 puntu.

Ikasturte berean, pertsona bat aipatutako ziklo eta programetan epaimahaikide edo aholkulari izendatu badute eta irakaskuntza lana egin badu, puntu bat bakarrik emanen zaio.

–Bigarrenik. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2026-2027 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.

b) Bigarren multzoa:

–Lehena. Batxilergoko 1. eta 2. mailan eskatzen duen gaiaren irakaskuntzan duen esperientzia.

Dagokion gaian irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitza: 1 puntu.

–Bigarrenik. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2026-2027 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.

15. Sarbide probak koordinatzen dituen epaimahaiak ofizioz egiaztatuko du epaimahaikide edo aholkularien izendapena.

Dagozkion ziklo, programa eta gaietan irakaskuntza lana egiaztatzeko, irakasle non aritu den, ikastetxe horretako idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

16. Koordinazio epaimahaiak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak sinatutako izendapenaren bidez eginen dio jakinarazpena ebaluazio epaimahaiko kide hautatu den interesdunari, behin epean jasotako eskaera guztiak barematu ondoren.

17. Ebaluazio epaimahaietako kideak edo aholkularitzarako behar direnak izendatzeko borondatezko irakasle nahikorik ez badago, proben esparru eta gai bakoitzerako beharrezkoak diren epaimahaikideak eta aholkulariak zuzenean izendatuko dira.

3. ERANSKINA.–ESKAERA, ZIKLOETAN SARTZEKO PROBEN EPAIMAHAIKIDE - AHOLKULARI GISA BORONDATEZ PARTE HARTZEKO - 2026. URTEA

Datu pertsonalak:

Deiturak: .............................................................................. Izena: .................................................

(NANa: .................................................................), Tel.: ........................................................................

Posta elektronikoko helbidea: .................................................................................................................

Irakasleen kidegoa: ................................................................................................................................

Espezialitatea: .....................................................................................................................................

2025-2026 ikasturtean zer ikastetxetan irakasten duen:

....................................................................................................................................................................

Borondatezko parte-hartzea:

Epaimahaikide gisa parte hartzea eskatzen dut.

Aholkulari gisa parte hartzea eskatzen dut.

"X" batekin adierazi dagokion esparrua edo gaia:

ERDI MAILAKO PROBA

GAZTELANIA

EUSKARAZ

Gaztelaniaren esparrua

Euskararen esparrua

Matematikaren esparrua

Gizarte Zientzien eta Digitalizazioaren esparrua

GOI MAILAKO PROBA

GAZTELANIA

EUSKARAZ

Gaztelaniaren esparrua

Euskararen esparrua

Matematikaren esparrua

Digitalizazioaren esparrua

Oinarri Artistikoak

Marrazketa Artistikoa

Baremazio irizpideak egiaztatzea:

Sarbide proben epaimahaikide eta/edo aholkulari izendapena. Urteak zehaztu: ..................................................................................... (ez da beharrezkoa dokumentazioa aurkeztea).

Irakaskuntza lana Oinarrizko LHko zikloetan/HLKPko zikloetan (oinarrizkoa eta lanbide lantegia). Dagokion ikastetxeko idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Irakaskuntza lana Sarbide ikastaroan edo Prestakuntza ikastaroan. Dagokion ikastetxeko idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Irakaskuntza lana DBHko 3. eta 4. mailetan. Dagokion ikastetxeko idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Irakaskuntza lana Batxilergoko 1. eta 2. mailetan. Dagokion ikastetxeko idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Iragarkiaren kodea: F2607662