114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Aldabako 3. poligonoko 180. lurzatian. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Aldabako 3. poligonoko 180. lurzatiaren gaineko xehetasun-azterketa, Maider Montero Eceolazak eta Adrián Cereceda Ramosek sustatua. Xehetasun-azterketaren xedea da indarreko Udal Planean etxebizitzarentzat ezarritako gehieneko lerrokadura aldatzea, hargatik araudiaren gainerako parametroetako bakar bat ere aldatu gabe.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, horrela aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Itzan, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2607414