114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Oposizioa, garbiketako peoiarena. Izendapena

Bukatu da honako deialdi honen prozesua: oposizioa, betetzeko garbiketako peoiaren bi plaza (D mailakoak, lan-kontratuarekin aritzeko lanaldi partzialean), Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak erabaki zuena, 2025eko azaroaren 21ean, eta argitara eman zena 2025eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 11n. Hala, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretua (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), alkateak 2026ko ekainaren 1ean emandako 478 Ebazpenaren bitartez, Aranzazu Hermoso Senosiain eta César Garcés Asurmendi kontratatu ditu Antsoaingo Udalak, bere zerbitzuan ari daitezen, garbiketako peoiaren lanpostuan, lan-kontratudun finkoen araubidean, D mailan eta lanaldi partzialean. Plaza horiek 5008 eta 5009 zenbakiak dituzte, hurrenez hurren, plantilla organikoan.

Interesdunei aditzera ematen zaie 2026ko ekainaren 22an hasi beharko dutela zerbitzu ematen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2607932