114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXALAR

Oposizio-lehiaketa, garbitzailearen lanpostu bat betetzeko. Izendapen proposamena

Alkateak 2025eko abuztuaren 7an emandako 54/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdia Etxalarko Udalaren garbitzailearen lanpostua lehiaketa-oposizio bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidekoa eta lanaldi osokoa, eta izangaien zerrenda bat osatzeko, ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako. Deialdia 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2025eko abuztuaren 28an.

Hautaprobak bukaturik, deialdiaren 9 oinarrian adierazitakoarekin bat etorriz, epaimahai kalifikatzaileak igorri dio Etxalarko Udaleko alkatetzari Nerea Valvelde Ugalde andrea garbitzaile izateko proposamena.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturalen barruan, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Etxalarko Udalaren bulegoetan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxalarren, 2026ko maiatzaren 27an.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.

Iragarkiaren kodea: L2607789