114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1133/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektorearena. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen dira, administrazioko kudeaketari izateko (B maila), Maite Manrique Arpón, Kontxi Adrián Úriz, Muskilda Osteritz Gallastegi, Ainara Pía Aranguren, Regina Galarza Galarza, Jesús María Aguirre Ocariz eta María del Pilar Mendi Aznarez, eta lanpostu bana esleitzen zaie.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 23an emandako 945/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko 8 lanpostu (B mailakoak) -lehen hala izena zuen administrazioko kudeaketariaren lanpostuak- barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 93 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an.

2026ko apirilaren 28an, epaimahai kalifikatzaileak oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan.

Lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea egin ondoren, deialdiaren 8.4 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, hautaketa-prozesua gainditu zuten pertsonen aldeko izendapen proposamena aurkeztu zion epaimahai kalifikatzaileak kudeatzaileari. Izendapen proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2026ko maiatzaren 15ean.

Deialdi honen 9. oinarriari jarraikiz, bidezkoa da izendapena egitea eta behar diren lanpostu hutsak esleitzea.

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Maite Manrique Arpón andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, administrazioko kudeaketari izateko (B maila), eta 879 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Kontratazioen, Ondarearen eta Azpiegituren Zerbitzuko Kontratazio Atalari atxikia (Arrosadiko campusa).

Bigarrena.–Kontxi Adrián Úriz andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, administrazioko kudeaketari izateko (B maila), eta 873 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, ingeleseko B2 hizkuntza-eskakizuna duena, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia (Arrosadiko campusa).

Hirugarrena.–Muskilda Osteritz Gallastegi andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, administrazioko kudeaketari izateko (B maila), eta 887 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Teknologiaren eta Kudeaketaren Unitateari atxikia (Arrosadiko campusa).

Laugarrena.–Ainara Pía Aranguren andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, administrazioko kudeaketari izateko (B maila), eta 874 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, ingeleseko C1 mailako hizkuntza-eskakizuna duena, Ikerketa Zerbitzuko Jakintza Transferitzeko Atalari atxikia (Arrosadiko campusa).

Bosgarrena.–Regina Galarza Galarza andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, administrazioko kudeaketari izateko (B maila), eta 883 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Giza Baliabideen Zerbitzuko Irakasle eta Ikertzaileak kudeatzeko Atalari atxikia (Arrosadiko campusa).

Seigarrena.–Jesús María Aguirre Ocariz jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, administrazioko kudeaketari izateko (B maila), eta 618 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Kontratazioen, Ondarearen eta Azpiegituren Zerbitzuko Kontratazio Atalari atxikia (Arrosadiko campusa).

Zazpigarrena.–María del Pilar Mendi Aznarez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, administrazioko kudeaketari izateko (B maila), eta 558 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Giza Baliabideen Zerbitzuko Irakasle eta Ikertzaileak kudeatzeko Atalari atxikia (Arrosadiko campusa).

Zortzigarrena.–Hutsik uztea Arrosadiako campuseko Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Unibertsitate Arretako Ataleko Unibertsitate Arretako Bulegoari atxikitako 872 lanpostua (ingeleseko C1 profila).

Bederatzigarrena.–Izendatutako izangaiek 2026ko ekainaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.

Hamargarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Kudeatzailetzari aditzera ematea.

Hamaikagarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Hamabigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 21ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2607641