2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OIBAR
Oposizioa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izendapena
Oibarko alkateak 76/2026 Ebazpena eman du 2026ko ekainaren 1ean, eta haren bidez honako hau erabaki du:
Oibarko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 28an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi zituen, oposizioaren bidez betetzeko administrari-ofizialen plaza bat, funtzionarioen araubidekoa, Oibarko Udalaren zerbitzura.
Deialdia eta oinarriak jendaurrean jarri ziren iragarkia argitaratuta 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an.
Hautapen-prozesua amaituta, kalifikazio-epaimahaiak, 2026ko martxoaren 15ean, María Gabriela Freire Dueñas funtzionario izendatzeko proposamena egin zuen administrari-ofizial gisa aritzeko, hark eskuratu baitzuen puntuazio gorena.
Izendapen proposamena 2026ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an, eta 30 egun natural eman zitzaion deialdiaren 8.1. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkezteko.
Dokumentazio hori aurkeztu du, eta, horrenbestez, bidezkoa da María Gabriela Freire Dueñas Oibarko Udaleko funtzionario izendatzea, administrari-ofizialaren plazan, hura izan baita, deialdiko betebeharrak betetzeaz gainera, kalifikaziorik altuena lortu duen izangaia.
Horrenbestez, eta kontuan harturik honako hauetan xedatutakoa: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 21.1.g) artikulua.
EBAZTEN DUT:
1. María Gabriela Freire Dueñas Oibarko Udaleko funtzionario izendatzea, administrari ofizial.
2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du plazaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean plazaren jabetza hartzen ez badu, Oibarko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Oibarren, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2607914