2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Akats zuzenketa, honako honetan: Aldaketaren proiektua behin-behingoz onestea, hau da, 87. artikulua aldatzea, hirigintzako araudi orokorreko 87 bis artikulua sortzea eta Udal Plan Orokorreko dokumentazio grafikoko 5. planoa aldatzea
Argitalpen horren eranskinean, PDFan, adierazten zen aldaketaren sustatzailea partikular bat zela; sustatzailea, ordea, Bertizaranako Udala da, eta, ondorioz, aditzera ematen da dokumentazioa zuzendu dela.
Iruñean, 2026ko ekainaren 9an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Onetsitako araudiaren laburpen exekutiboa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2608303