114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

307/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturteari dagozkion sari bereziak esleitzen baitira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturteari dagozkion sari bereziak eman dakizkiela beren ikasketa ibilbide bikainagatik merezi izan dituzten ikasleei, zehazki, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako ikasleei (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleei. Sari horien deialdia Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 161/2026 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikasleei esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako irakaskuntzetako (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako sari bereziak, 2024-2025 ikasturteari dagozkionak.

2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.

3. Goi mailako ikasle sarituak 2024-2025 ikasturteko sariketa hauetara aurkezten ahalko dira, kasuan kasukora, aldez aurretik izena emanda: goi mailako Lanbide Heziketako sari nazionaletara eta ikasleen errendimendu akademikoa saritzeko Hezkuntzako sari nazionaletara, Arteetako Lanbide Irakaskuntzen modalitatean, musikaren, dantzaren eta arte plastikoak eta diseinuaren arloetan.

4. Agintzea ikasle sarituen ikasketa-espedientean ager dadila behar den eginbidea, egiaztatzen duena ikasleak lortu duela Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako sari berezia edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen sari berezia, 2024-2025 ikasturteari dagokiona.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, sari berezia jaso duten ikasleen ikastetxeetara eta saria jaso duten ikasleei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 18an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA.–SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK

Oinarrizko lanbide titulua izanik, oinarrizko LHko sari berezia jaso duten ikasleak

IZENA

DEITURAK

ZIKLOA

FAMILIA

IKASTETXEA

Jose Luis

García García

Bulegoko Informatika

Informatika eta Komunikazioak

ETI IBP

Asier

Jaime Herce

Nekazaritzako Lorezaintza eta Lore-konposizioak

Nekazaritza

Ribera del Arga BHI

Reina Ivania

Ponce Reyes

Sukaldaritza eta Jatetxeak

Ostalaritza eta Turismoa

Uharte IBP

Adnane

Talbi

Fabrikazioa eta Muntaketa

Fabrikazio Mekanikoa

Uharte IBP

Lanbide Heziketako teknikariaren titulua izanik, erdi mailako sari berezia jaso duten ikasleak

IZENA

DEITURAK

ZIKLOA

FAMILIA

IKASTETXEA

Araia

Aramendía Iturralde

Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta Egitea

Gizarte eta Kultur eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Lizarrako IBP

Amaya

Aristu Martínez

Natura-ingurunea Ustiatzea eta Kontserbatzea

Nekazaritza

Nekazaritza eta Basogintzako IB

Irati Adela

Beriáin Juanche

Merkataritzako Jarduerak

Merkataritza eta Marketina

María Ana Sanz IB

Rubén

Blanco Gil

Soldadura eta Galdaragintza

Fabrikazio Mekanikoa

Sakana IBP

Amaya

Elizalde Mansilla

Jantzigintza eta Moda

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Donibane IB

Maite Leonor

Elrio López

Oliba-olioak eta Ardoak

Elikagaien Industriak

Nekazaritza eta Basogintzako IB

Maider

Fernández Contín

Laborategiko Lanak

Kimika

Donapea IBP

Adrián

Flamenco Soldevilla

Ingurune Naturaleko eta Aisialdiko Gidaria

Gorputz eta Kirol Jarduerak

ETI IBP

Francisco Javier

Haccart Solano

Elektromekanikako Mantentze-lanak

Instalatze- eta Mantentze-lanak

ETI IBP

Leire

Martínez Aguinaga

Ile-apainketa eta Ilearen Kosmetika

Irudi Pertsonala

Burlada LH IB

Vadym

Mazur

Kudeaketa Administratiboa

Administrazioa eta Kudeaketa

Cuatrovientos IB

Naiara

Monasterio Hernández

Aurreinprimaketa Digitala

Arte Grafikoak

Salesianos IBP

Oscar

Osés Marín

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak

Informatika eta Komunikazioak

Ribera del Arga BHI

Iurii

Sannikov

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

Osasuna

Uharte IBP

Carlos

Sejas Fuentes

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak

Elektrizitatea eta Elektronika

Donibane IB

Aitor

Villafañe Ferreras

Zurgintza eta Altzarigintza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Salesianos IBP

Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren titulua izanik, goi mailako sari berezia jaso duten ikasleak

IZENA

DEITURAK

ZIKLOA

FAMILIA

IKASTETXEA

Ome Arbab

Akhtar Ghulam

Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa

Osasuna

María Inmaculada IB

Izaskun

Alduain Vigil

Kimika eta Ingurumen Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

ESTNA IB

Yonatan

Benito Saenz

Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea

Elikagaien Industriak

EGA BHI

Mariana de los Ángeles

Carrasco Quispe

Marketina eta Publizitatea

Merkataritza eta Marketina

María Inmaculada IB

Caridad

Delgado Gomez

Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa

Ostalaritza eta Turismoa

Burlada LH IB

Ander

Duarte Gonzalez

Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Burlada LH IB

Sinéad Aslinn

Elizalde Robertson

Gizarteratzea

Gizarte eta Kultur eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Hezitzaileen Eskola IB

Ainara

Errea Arraras

Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa

Irudia eta Soinua

Donapea IBP

Saioa

Freire Perotxena

Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia

Kimika

Donapea IBP

Aroia

Garcia Gonzalez

Abeltzaintza eta Abere-osasunari Laguntza

Nekazaritza

Nekazaritza eta Basogintzako IB

Andrea

Martinez Ciaurriz

Estetika Integrala eta Ongizatea

Irudi Pertsonala

Burlada LH IB

Jhon Alexander

Restrepo Ñañez

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa

Informatika eta Komunikazioak

ETI IBP

Asier

Soteras Mancho

Automatizazioa eta Robotika Industriala

Elektrizitatea eta Elektronika

Salesianos IBP

Cristina Elizabeth

Torres Lopez

Eraikuntza Proiektuak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Virgen del Camino IBP

Maialen

Ventura Gonzalez

Diseinua eta Altzari-hornikuntza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Donibane IB

Daniela

Vitas Cornago

Administrazioa eta Finantzak

Administrazioa eta Kudeaketa

ETI IBP

Marcos

Zubillaga López

Mekatronika Industriala

Instalatze- eta Mantentze-lanak

Virgen del Camino IBP

Paola

Zuza Martínez

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa

Fabrikazio Mekanikoa

Salesianos IBP

Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua izanik, erdi mailako sari berezia lortu duten ikasleak

IZENA

DEITURAK

ZIKLOA

FAMILIA

IKASTETXEA

Aileen

Leiva Benítez

Produktu Grafiko Interaktiborako Laguntza

Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua izanik, goi mailako sari berezia lortu duten ikasleak

IZENA

DEITURAK

ZIKLOA

FAMILIA

IKASTETXEA

Itziar

Berruezo Juandeaburre

Teknika Eskultorikoak

Eskulturari Aplikatutako Arteak

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Raquel

Barrios Navas

Grabatua eta Estanpazio Teknikak

Liburuaren arloko Arte Aplikatuak

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Jose María

Palanca Estellés

Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea

Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Iragarkiaren kodea: F2607661