114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1750/2026 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela Rosario Murillo González andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa), zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko, C mailako lanpostu batzuetan (ebazpen horren II. eranskinean zerrendatu ziren), gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez betetzeko merezimendu-lehiaketa bidez; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 930/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Behin bukaturik merezimenduen balorazioa, eta argitara emanik parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak, kalifikazio epaimahaiak izendapen edo kontratazio proposamena igorri zuen, puntuazio handiena duten eta deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 21ean.

Gero, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 17ko 140E/2024 Foru Aginduaren ondoren, kalifikazio epaimahaiak beste izendapen edo kontratazio proposamen bat igorri zuen, puntuazio handiena zuten eta deialdiko betebeharrak betetzen zituzten izangaiak adierazita, eta izangai horiek izendatu eta kontratatu ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen hauen bidez: ekainaren 27ko 2516/2024 Ebazpena, abenduaren 23ko 4759/2024 Ebazpena, martxoaren 11ko 730/2025 Ebazpena, apirilaren 28ko 1136/2025 Ebazpena, ekainaren 12ko 1695/2025 Ebazpena eta irailaren 30eko 2819/2025 Ebazpena.

Alfonso Elizalde Marco jaunak, kontratazioa etenda zuen izangaiak, uko egin dio hautapen prozedurari.

Azaldutakoaren arabera, eta, horretan oinarrituta, 2026ko maiatzaren 5ean, zazpigarren kontratazio-proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan Rosario Murillo González andrea sartu zen, puntuazio hurrenkeraren arabera ondo-ondotik ageri zen izangaia zelako.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Xedatzea bidezkoa dela Rosario Murillo González andrea kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean aritzeko administrari lanpostuan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan, eta plantilla organikoan 37461 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori Hezkuntza Departamentuko Torre Monreal HBPIari atxikita dago, Tuteran du destinoa, eta betebehar hau du ezarrita: kondenatua ez izatea, epai irmo baten bidez, sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik edo gizakien salerosketagatik.

2. Izangaiak 2026ko ekainaren 15ean sinatu beharko du dagokion kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean. Kontratua prest dagoenean, SMS edo posta elektronikoaren bidez horren berri emanen zaio, sina dezan, dela telematika bidez, dokumentuak sinatzeko Giza Baliabideen plataformaren bidez, dela aurrez aurre, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontratazio Atalean.

Lan kontratu finkoa sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2607574