2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Erabilera aldatzea UE-I9 exekuzio-unitatean (jarduera ekonomikorako erabilera izatetik egoitza-erabilera izatera igaroko da). Behin betiko onespena
Fontellasko Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Behin betiko onestea Fontellasko Udal Planean aldaketa puntual xehakatu bat egiteko testu bategina. Haren arabera, erabilera aldatuko zaio I9 exekuzio-unitateari, eta jarduera ekonomikorako erabilera izatetik egoitza-erabilera izatera igaroko da.
2. Erabaki hau, aldatzen den araudiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Lurralde Kohesiorako Departamentuari, onetsitako agiria igorrita.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Fontellasen, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.
Aldatutako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2607600