1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi plaza oposizio bidez betetzekoa. Zazpigarren izendapen proposamen osagarria.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 3ko 822/2023, urriaren 2ko 3209/2023, apirilaren 17ko 1476/2024, urriaren 30eko 4120/2024, apirilaren 28ko 1150/2025, azaroaren 18ko 3464/2025 eta martxoaren 27ko 1064/2026 ebazpenen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko.
Azken izendapen proposamen osagarrian sartutako izangai batek uko egin zion hautapen-prozesuari, eta prozesua gainditu dutenen zerrendako hurrengo hiru izangaiek ere uko egin diote prozesuari; horrenbestez, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea Ricardo Eslava Goñi jauna sartuta, bera baita txanda irekiko izangaien zerrendako hurrengoa puntuazio ordenaren arabera.
Deialdiaren 8.1 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan agertzen den estekaren bidez.
Iruñean, 2026ko ekainaren 3an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2608145