114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, bete daitezen industria-ingeniari teknikoaren 3 plaza. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko ekainaren 08an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Behin amaiturik Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko industria-ingeniari teknikoaren 3 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 27an hartutako erabaki bidez onetsi zen, eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratu zen–, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko industria ingeniari teknikoaren lanposturako funtzionario izendatzea honako pertsona hauek:

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

SAN EMETERIO GARCIANDIA, DANIEL

1-212000-2

FUNTZIONARIOA

EZCURRA LOYOLA, JESÚS

1-212000-4

FUNTZIONARIOA

GIL INAGA, JOSÉ ÁNGEL

1-200209-7

FUNTZIONARIOA

2. Izendatutakoek 2026ko ekainaren 23an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2608324