1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
144E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita 2025-2026 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako dirulaguntza-deialdia, norgehiagokako araubidekoa eta Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua. DDBN kodea: 896534.
21. osagaia | Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne |
Inbertsio neurria | Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzea titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez |
Ekimenaren kodea (CRU) | C21.I1 |
Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan tramitatzen da espediente hau.
Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 32E/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2025-2026 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako dirulaguntza-deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua.
Ematen diren kopuru horiek guztiak jasotzeko nahitaezkoa izanen da obrak bukatuta egotea 2026ko maiatzaren 11n (egun hori barne) eta frogagiriak aurkeztea 2026ko maiatzaren 15ean beranduenez (egun hori barne).
Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eskaerak baloratu ditu, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideei jarraikiz, eta ebazpen honetan jasotzen da balorazio horren emaitza.
Ikusirik deialdirako osatutako Ebaluazio Batzordearen akta.
Ikusirik Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuaren oniritzia.
Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. Honekin batera atxiki den I. eranskina onestea. Eranskin horretan, Nafarroako udal eta kontzejuei onartutako dirulaguntza-eskaerak adierazten dira.
2. Honekin batera atxiki den II. eranskina onestea, Nafarroako toki entitateei (udalak eta kontzejuak) 591.563,86 euroko dirulaguntzak ematea jasotzen duena.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak interesdun diren toki entitateei (udal eta kontzejuei) jakinaraztea, eta adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Haur Eskolen Zerbitzura, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Obren Atalera eta Zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 28an.–Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ESKAERAK
| ESPEDIENTE ZK. | TOKI ENTITATEA | IFZa | IKASTETXEA | DIRULAGUNTZAREN XEDEKO OBRA | SORTUKO DIREN IKASPOSTU BERRIEN KOPURUA |
1 | 0011-4362-2026-000001 | VILLATUERTA | P3125700I | Villatuertako HE | Haur eskola sortzea haur eskolarik ez duen udalerri batean | 14 |
2 | 0011-4362-2026-000003 | ZIZUR NAGUSIA | P3190700I | Sarastigorri HE | Haur eskola sortzea lehendik haur eskola baduen udalerri batean | 72 |
II. ERANSKINA.–LAGUNTZA EMATEKO PROPOSAMENA
ESPEDIENTE ZK. | | TOKI ENTITATEA | IFZa | OBRARAKO INBERTSIOAK, GUZTIRA BEZik gabe (eurotan) | UNITATEAK | SORTUKO DIREN IKASPOSTU BERRIAK | LANDA EREMUA | EREMU SOZIOEKON. AHULA | LURRALDE ALDETIK BALDINTZA AHULEKO EREMUA | DIRULAGUNTZA IKASPOSTU BAKOITZEKO (eurotan) | DIRULAG. (eurotan) |
0011-4362-2026-000001 | 1 | VILLATUERTA | P3125700I | 321420,06 | 1 | 14 | BAI | EZ | EZ | 9000 | 126000,00 |
0011-4362-2026-000003 | 2 | ZIZUR NAGUSIA | P3190700I | 2974040,00 | 6 | 72 | EZ | EZ | EZ | 8000 | 465.563,86 (*) |
ZENBATEKOA, GUZTIRA | 591563,86 |
(*) Zizur Nagusiko Udalari 576.000,00 euroko dirulaguntza legokioke "0-3 Haur Hezkuntzako ikastetxea sortzea Ardoin (Zizur Nagusia)" deritzon jarduketarako, baina deialdi honetako azken onuraduna denez, 465.563,86 euro baizik ez zaizkio emanen, ez dagoelako kreditu nahikorik. |
Iragarkiaren kodea: F2607851