1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
361/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez argitara ematen baitira Haur Hezkuntzako lehen zikloko zenbait ikaspostu. Ikaspostu horiek 2021-2022 eta 2025-2026 arteko ikasturteetan sortu ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta Europar Batasunaren NextGenerationEU-Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak.
2021-2022 ikasturteaz geroztik, Nafarroako Foru Komunitateak parte hartzen du Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programan, titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta NextGenerationEU Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 21. osagaiaren (Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne) 1. inbertsioaren esparruan, 309. CID helburua betetzeko.
Haurrek eta haien familiek eskubidea dute Haur Hezkuntzako lehen zikloan ikaspostu irisgarriak, eskuragarriak, inklusiboak eta kalitate handikoak izateko, eta programa honen helburu nagusia da eskubide hori zabaltzea Haur Hezkuntzako lehen zikloko titulartasun publikoko ikaspostu berriekin (urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez). Ikaspostu horiek Haur Hezkuntzako lehen ziklorako gutxieneko baldintzetara egokitu behar dira.
Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2021eko abenduaren 23ko ebazpen baten bidez eman zen argitara Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko Erabakia, zeinaren bidez onesten baita Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programarako kredituen lurralde-banaketaren proposamena, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren 21. osagaiaren esparruan.
Era berean, 2021eko abenduaren 23ko ebazpen horren bidez, autonomia erkidego bakoitzari dagokion zenbatekoa ezartzen da. Nafarroari 11.971.158,00 euro esleitu zaizkio 2021-2024 epealdian programa horren jarduketak gauza ditzan, Haur Hezkuntzako lehen zikloan titulartasun publikoko 1.173 ikaspostu berri sortzeko.
Horretarako, besteak beste, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak urriaren 26an emandako 257E/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntza deialdi bat, 5.964.546,00 euroko zenbatekoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua, egin zitzaten 2023-2024 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak.
Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2024ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2024ko urriaren 7ko Erabakia, zeinaren bidez onesten baita lurralde-banaketaren proposamen bat, alegia, autonomia erkidegoek Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko lurralde arteko lankidetzako programarako kudeatu dituzten kredituen 2024ko itzulketa nola banatu ezartzen duena 2024. urteko aurrekontu ekitaldian. Programa hori titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez gauzatzen da (urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez), Lurralde, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren 21. osagaiaren esparruan (Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne).
Proposamen horrekin, 2.777.500,00 euro esleitu zaizkio Nafarroari 250 ikaspostu berri sortzeko titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren barruan.
Haur Hezkuntzako lehen zikloko titulartasun publikoko ikaspostuak sortzen jarraitzeko, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 223E/2024 Ebazpena onetsi zen; haren bidez onetsi zen banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntza deialdi bat, 1.740.000,00 euroko zenbatekoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua, egin zitzaten 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak.
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioko Lurralde Lankidetzako eta Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendariordetza Nagusiak emaniko jarraibideen arabera, titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programari esleituriko funtsak justifikatzeari dagokionez, Europako Batzordeak baliozkotzat jotzen ditu, ikaspostuak sortu izana frogatzeko bide gisa, behar den aldizkari ofizialean argitaratzen diren dekretuak, aginduak edo ebazpenak.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 884/2025 eta maiatzaren 13ko 281/2026 ebazpenen bidez, argitara eman ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloko zenbait ikaspostu, 2021-2022 eta 2025-2026 arteko ikasturteetan sortu zirenak Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan.
Hezkuntzako Konferentzia Sektorialak 2026ko otsailaren 27an hartutako erabaki baten bidez aldatu zen Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko erabaki bat, zeinaren bidez onetsi baitzen Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren kredituen lurralde-banaketaren proposamena, titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programarako, bai eta autonomia erkidegoek kudeatzen dituzten kreditu horiek banatzeko irizpideak ere. Hala bada, erabaki horren bidez, programa gauzatzeko epea 2026ko maiatzaren 31ra arte luzatu zen, eta jarduketak justifikatzeko epea, ekinaren 30era arte.
Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 31ko 32E/2026 ebazpenaren bidez, norgehiagokako araubideko dirulaguntza deialdi bat onetsi zen, 591.563,86 euroko zenbatekoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua, 2025-2026 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako.
Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 28ko 144E/2026 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen 2025-2026 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako dirulaguntza-deialdia, norgehiagokako araubidekoa eta Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua. Villatuertako Udala dirulaguntza horren toki entitate onuraduna da.
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, argitara eman daitezen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 884/2025 eta maiatzaren 13ko 281/2026 ebazpenetan sartu ez ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostuak. Ikaspostu horiek 2021-2022 eta 2025-2026 arteko ikasturteetan sortu ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta NextGenerationEU Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Argitara ematea Haur Hezkuntzako lehen zikloan sortu diren zenbait ikaspostu, udal titulartasunekoak, ebazpen honen eranskinean ageri direnak. Ikaspostu horiek 2021-2022 eta 2025-2026 arteko ikasturteetan sortu ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta NextGenerationEU Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea udal interesdunei, Haur Eskolen Zerbitzuari eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
Iruñean, 2026ko ekainaren 1ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOAN SORTU DIREN UDAL TITULARTASUNEKO IKASPOSTUAK
HERRIA | HAUR ESKOLA | SORTUTAKO IKASPOSTU KOPURUA | ADINA (urteak) | HITZARMENA SINATU DEN EGUNA |
Villatuerta | San Veremundo IP | 14 | 1 eta 2 | 2026-05-29 |
Iragarkiaren kodea: F2607935