114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Lekualdatze-lehiaketa berezia, bete dadin arkitekto plaza bat. Izendapena

Bukatu da honako deialdi honen prozesua: lekualdatze-lehiaketa berezia, bete dadin Tuterako Udalaren zerbitzuko arkitektoaren plaza huts bat, A mailakoa (0512A00701 kodea du plantilla organikoan). Deialdia argitara eman zen 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23n. Hala, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatutako eskumenak, alkateak 2309 Ebazpena eman du 2026ko maiatzaren 21ean, eta, haren bidez, Fernando Nebreda Lucea izendatu Tuterako Udalaren zerbitzuko arkitekto. 2026ko ekainaren 1a izanen da karguaz jabetzeko eguna.

Tuteran, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2607853