1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
59E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Marta Campión Larumbe andrea izendatzen baita Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Marta Campión Larumbe andrea Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago. Izendapenak 2026ko maiatzaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko lehen eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuko Langileen Ordainsarietako Atalera.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2026ko maiatzaren 26an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2607680