2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Oposizio-lehiaketa, gerokultore-zaintzaileen 9 plaza betetzeko, lan-kontratu finkoaren bidez aritzeko San Francisco de Asís Udal Patronatuan. Kontratatzeko proposamena
Lanpostua:
–Gerokultore-zaintzaileen 9 plaza (%100). R21, R29, R46, R47, R48, R49, R50, R51 eta R16 plazak.
Kontratatzeko proposamena.
Arestian aipatutako oposizio-lehiaketarako baldintzak frogatzeko epea amaituta, epaimahaiak, 2026ko maiatzaren 8an egindako bileran, aurkeztutako agiriak aztertu zituen, eta egiaztatu zuen gerokultore-zaintzailearen plaza eskuratu duten izangai guztiek daukatela deialdian eskatutako titulua.
Aurreko izapidea gauzatuta, bada, epaimahaiak plaza hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egin zuen. Horretarako, aukeratu beharreko plazen zerrenda argitaratu zuen, bai eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda ere, plaza hutsak aukeratzeko ezarria zuten lehentasunaren arabera ordenatuta. Deitutakoek idatziz adierazi diote Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuari zer plaza hautatu duten. Plaza lortu duten izangaietako bik ez dute plaza hutsik aukeratu. Hortaz, epaimahaiak erabaki du gainerako izangaiek aukeratu ez dituzten bi plaza hutsak esleitzea, zozketa bidez.
Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrari igorri zitzaion jarraian ageri diren izangaien aldeko izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera.
Kontratazio-proposamena argitaratuko da toki-erakundearen atarian (deialdiari dagokion web fitxan), Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Patronatuaren erregistro orokorraren bidez:
a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, agiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzeko desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emana.
c) Zinpeko adierazpena edo adirazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Deialdiaren 2. oinarrian zehaztutako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.
Berariaz ohartarazten da, ezen aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkezten ez badituzte, ezin izanen direla kontratatu eta, beraz, haien jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko direla; betiere, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badute. Baja beteko da gainditu dutenen zerrendan jarraian ageri denarekin.
Cintruénigon, 2026ko maiatzaren 26an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.
KONTRATATZEKO PROPOSAMENA
–Gerokultore-zaintzailea. (R16 plaza). Hitzarmen kolektiboko 3. maila. Lan-kontratudun finkoa (errelebo-kontratua). %100eko lanaldi jarraitua: Juan Ruiz Obregón.
–Gerokultore-zaintzailea. (R21 plaza). Hitzarmen kolektiboko 3. maila. Lan-kontratudun finkoa. %100eko lanaldi jarraitua: Fatiha Essaid.
–Gerokultore-zaintzailea. (R29 plaza). Hitzarmen kolektiboko 3. maila. Lan-kontratudun finkoa. %100eko lanaldi jarraitua: Anabela Soledad Barroso Acosta.
–Gerokultore-zaintzailea. (R46 plaza): Hitzarmen kolektiboko 3. maila. Lan-kontratudun finkoa. %100eko lanaldi zatitua: Beatriz Romero Marín.
–Gerokultore-zaintzailea. (R47 plaza). Hitzarmen kolektiboko 3. maila. Lan-kontratudun finkoa. %100eko lanaldi zatitua: Lucelly Ortiz Sánchez.
–Gerokultore-zaintzailea. (R48 plaza). Hitzarmen kolektiboko 3. maila. Lan-kontratudun finkoa. %100eko lanaldi zatitua: Óscar Calvo Garcés.
–Gerokultore-zaintzailea. (R49 plaza). Hitzarmen kolektiboko 3. maila. Lan-kontratudun finkoa. %100eko lanaldi zatitua: José Alberto Pedriel Villarroel.
–Gerokultore-zaintzailea. (R50 plaza). Hitzarmen kolektiboko 3. maila. Lan-kontratudun finkoa. %100eko lanaldi zatitua: María Rosario Arregui Aranaz.
–Gerokultore-zaintzailea. (R51 plaza). Hitzarmen kolektiboko 3. maila. Lan-kontratudun finkoa. %100eko lanaldi zatitua: Gregorio Frías González.
Iragarkiaren kodea: L2607740