1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
58E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Marta Campión Larumbe, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Kontabilitate Araubideko Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Marta Campión Larumbe andrea, Ekonomia eta Kontabilitate Araubideko Bulegoko burua. Bulego hori Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago. Kargu-uzteak 2026ko maiatzaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2026ko maiatzaren 26an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2607658