2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Oposizio-lehiaketa, kirol kudeatzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena
Deialdi bat egin zen, bete zedin, oposizio-lehiaketaren bidez, honako plaza hau, lan-kontratudun finkoaren araubidean: kirol kudeatzailea (50-04 kodea du plantilla organikoan). Hala, Uharteko Udaleko Alkatetzaren 2026/0697 Ebazpenaren bidez, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Larraitz Osés Ripalda izendatzen da, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako eta deialdiaren oinarriak betetzen dituelako. Deialdi hori 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.
Izendatutako izangaiak 2026ko ekainaren 16an jabetu beharko du plazaz. Aditzera ematen zaio ezen, jabetzen ez bada (ezinbesteko kasuetan izan ezik), eskubide guztiak galduko dituela aipatutako plaza horren gainean.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Uharten, 2026ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2607726