114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia "Muskilda" BPI-1 unitatean. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2024ko uztailaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen "Muskilda" BPI-1 unitaterako hiri-jarduketarako plan berezia. Metales de Navarra SA, Arcelormittal Tubular Productos Berrioplano SL eta Arcelormittal Construcción España SL dira sustatzaileak.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina):

1. Behin betiko onestea berrikuntzarako hiri-jarduketarako plan berezi bat Berriobeitiko "Muskilda" BPI-1 unitatean, Berriobeitiko Udal Plan Orokorraren determinazioak garatu beharrez. Metales de Navarra SA, Arcelormittal Tubular Productos Berrioplano SL eta Arcelormittal Construcción España SL dira planaren sustatzaileak.

2. Espediente osoa lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari bidaltzea, egindako txostenekin batera, gehienez ere hamar eguneko epean, onespen hau ematen denetik zenbatzen hasita, kontrola dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 72.4 artikulua), eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera.

3. Ezestea Andrés Lázcoz Iribarrenek eta Elkarteko Kontzejuak aurkeztutako alegazioak, beren alegazioei eusten zien arrazoia desagertu da eta. Izan ere, planaren sustatzaileek baztertu egin dute Elkarteko 6. poligonoko 36. lurzatian transformazio elektrikoko zentro bat jartzea, eta aurreikuspen hori ezabatu egin da hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bateginetik.

4. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bertan jasotako hirigintza arauekin batera.

Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2607416