114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1907/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 538/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 1293/2026 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko apirilaren 20an), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1753/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen horiek aukeratzeko.

Plaza hutsak aukeratuta, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak adjudikatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala adjudikatuta.

2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste izapiderik gabe, 2026ko ekainaren 18an.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Zerbitzuko zuzendaritza bat, atalburutza edo bulegoburutza bat edo horiekin parekatutako unitate bateko burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako plazaren jabetza-hartzearekin batera, betetzen ari diren zuzendaritza, atalburutza, bulegoburutza edo horiekin parekatutako unitateko burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.

b) Behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako plazaz jabetzeak berekin ekarriko du bukaera ematea behin-behineko atxikipenari.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2026ko ekainaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ADJUDIKATUTAKO PLAZAK

UNIBERTSITATEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN (LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA) LANPOSTUAREN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

IZENA

PLAZA
ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA

HERRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZA
EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

HIZKUNTZAK
MEREZIMENDU GISA

GIDABAIMENA

De Miguel Alvarez, Maria

0008600

Osasun Departamentua

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Iruñea

Funtzionarioa

EM

Ingelesa

Euskara

Bai

Iragarkiaren kodea: F2608216