114. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EBAZPENA, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariarena, zeinaren bidez María Dolores Saiz Agustín andrea izendatzen baita Nafarroako Kontuen Ganberaren funtzionario, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari lanpostuan.

Bukatu da Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzupeko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko bi plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua. Deialdia Kontuen Ganberako lehendakariaren 2025eko martxoaren 20ko ebazpen bidez onetsi zen (apirilaren 10eko 72. NAO).

Kontuen Ganberako lehendakariaren 2026ko martxoaren 31ko ebazpen bidez, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak María Dolores Saiz Agustín andrearen alde egindako izendapen-proposamena onetsi zen (proposamena 2026ko apirilaren 24ko 41. NPAOn eta 2026ko apirilaren 24ko 80. NAOn argitaratu zen).

María Dolores Saiz Agustín andreak deialdiaren 7.3 oinarrian exijitzen diren dokumentuak aurkeztu ditu.

Horrenbestez, lehendakari naizen honek, dauzkadan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–María Dolores Saiz Agustín andrea Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari lanpostuan.

Bigarrena.–Izendatuak hilabeteko epea izanen du izendapen hau jakinarazten zaionetik aitzina bere lanpostuaz jabetzeko.

Hirugarrena.–Xedatzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta erakunde honen webgunean argitara dadin, eta agintzea interesdunari jakinaraz dakion eta Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusiari helaraz dakion, izan beharreko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 25ean.–Kontuen Ganberako lehendakaria, Ignacio Cabeza del Salvador.

Iragarkiaren kodea: F2607940