2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
2026ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak.
Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da, Udalaren Idazkaritzan, 15 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aukera izan dadin bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak eta kexak aurkezteko, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari (aipatutako foru legea aldatu zen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, aipatutako epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).
Basaburuan, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2607752