221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren uztailaren 2ko 88/2019 Foru Aginduarena; horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta langile finkoen eta izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen diren behin-behineko langileen zerrenda argitaratzea xedatu zen. Plantilla eta zerrenda 2018ko abenduaren 31koak dira.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

256/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 16koa, Francisco José Negro Roldán jauna Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

257/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 23koa, María Mercedes Rodrigo Solanas andrea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

160/2019 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, José Antonio Razquin Lizarraga jauna Zerga Aferen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzukoa da.

161/2019 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Ana Etxaleku Castaño andrea Herritarren Partaidetzarako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzukoa da.

162/2019 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, María del Coro Abete Bartolomé andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Justiziako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

163/2019 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, María del Coro Abete Bartolomé andrea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

164/2019 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Alfredo Fanlo Nuin jauna Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

364E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, María Estrella Extramiana Cameno andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

374E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Beatriz Gaya Moriones andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

375E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, M.ª Luisa García Mayayo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

376E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Juan Jesús Guitarte Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariordea, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

378E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Francisco Javier Esparza Sánchez jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendari izendatzen duena bitarte baterako.

52/2019 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Pablo Ramón Martínez Martínez jauna Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Ingurumenaren Kontroleko Bulegoko buru izendatzen duena.

2956/2019 EBAZPENA, urriaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Francisco José Negro Roldán jauna, Zerga Aferen Ataleko burua (plantilla organikoan 8054 zenbakia duen lanpostua).

3636/2019 EBAZPENA, urriaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

3644/2019 EBAZPENA, urriaren 29koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 30eko 247E/2019 Foru Agindua eta urriaren 21eko 271E/2019 Foru Agindua gauzatzen dituena.

1108/2019 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Beatriz Gaya Moriones andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

1109/2019 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Susana Oronoz Garde andrea Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1110/2019 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Elena Martín Goñi andrea, Ermitagañako OOLTko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

1163/2019 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako Laguntza Ataleko buru den M.ª Jesús Chueca Guindulain andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

1164/2019 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Medikoko Laguntza Ataleko buru den Nuria Lainez Milagro andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

1165/2019 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Neurologia Zerbitzuko Ospitalizazioaren Laguntza Ataleko buru den Ivonne Jericó Pascual andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

1167/2019 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana Aríztegui Echenique andrea, Elizondoko OOLTko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

692/2019 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nuria Madoz Zubillaga andrea Azpiegiturak Kudeatzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzari atxikirik.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

274/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, “José Lázaro Galdiano” 2019ko edizio saria ematen diona, kategoria orokorrean, Bartzelonako RM Verlag argitaletxeari, Remembering the future lanaren argitalpenagatik, eta, bibliofiliako liburuaren kategorian, Iruñeko Liber Ediciones argitaletxeari, Nikolas Makiaveloren El Príncipe lanaren argitalpenagatik.

145/2019 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Jardunbide Egokien XII. Saria ematen duena.

58/2019 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, baimentzen duena Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeari dirulaguntza eman eta ordain diezaion Abodiko pistaren eraikina (Otsagabia) bukatzeko lanak gauzatzearren.

21/2019 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, Unibertsitateko zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 18/2019 Ebazpenean antzemandako akats materialak zuzentzen dituena; ebazpen horren bidez unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2019-2020 ikasturterako.

115/2019 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 96/2019 Ebazpenean antzemandako akats materiala zuzentzen duena; ebazpen horren bidez derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2019-2020 ikasturterako.

2867E/2019 EBAZPENA, urriaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2019rako baimendutako gastua handitzen baita desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzetarako.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

27D/2019 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “Asociación Independiente Servicios Discrecionales de Mercancias y Viajeros por Carretera de Navarra (ANATRAVI)” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000282; lehengo gordailu zenbakia: NA/168).

1.7. BESTELAKOAK

74/2019 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Azkoiengo balorazio txostena onesten duena.

75/2019 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Tafallako balorazio txostena onesten duena.

44/2019 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Transportes Aguirre Lostado SLri, Cabanillasko udal-mugartean dagoen “Las Planas” legartegiari lotutako agregakinak tratatzen dituen planta erregularizatzeko eta martxan jartzeko eta instalazio horren gaineko geldialdia kentzeko.

318E/2019 EBAZPENA, urriaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Andosillako udal mugartean animalien azpiproduktuak eta landare-olioen hondakinak tratatzeko dagoen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Industrias Grasas Marin-Navarra SL da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

Zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzeko proposamena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena.
Behin betiko onespena

ANTZIN

2019ko aurrekontuko 2, 3, 4, 5 eta 6. aldaketak.
Hasierako onespena

ANTSOAIN

Laburpena, 2019an kultura, kirol eta festa jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoarena

ARANARATXE

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

BAZTAN

Elbeteko 18. poligonoko 4. lurzatiaren
Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Behin betiko onespena

BERA

Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 58. lurzatian. Behin betiko onespena

BIURRUN-OLKOTZ

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

DONEZTEBE

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko urbanizazio-ordenantzaren
10. artikuluan. Behin betiko onespena

LIZARRA

Laburpena, “Julián Romano Ugarte” musika eskolan musika ikasketak egiteko banakako dirulaguntzen deialdiarena. 2019-2020 ikasturtea

EULTZ

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Espartzako 10. poligonoko 85. lurzatian. Hasierako onespena

GESALATZ

Garisoaingo UE 4.6ko eta SL 4.2ren zati bateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

IGUZKITZA

U.A.2.19 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua.
Hasierako onespena

U.A.2.19 exekuzio unitateko birzatiketa proiektua
eta hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

ITZA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 126. lurzatiarena.
Behin betiko onespena

LEGARDA

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

LEZAUN

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

LOS ARCOS

Hiri-jarduketarako plan berezia Antso Jakitunaren karrikako
25. zenbakian. Behin betiko onespena

MARTZILLA

Aldaketa Udal Planeko UO-12 exekuzio unitatean.
Hasierako onespena

MILAGRO

Aldaketa plantilla organikoan

MUES

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

2020. urteko karga-tasak

MURCHANTE

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalaren Musika Eskolak ematen duen zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

2019ko 3., 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2019ko aurrekontuan 13, 14, 15, 16 eta 17. aldaketak egiteko espedienteak. Hasierako onespena

IRUÑA

Laburpena, diru-laguntzen deialdiarena, Iruñeko Alde Zaharreko eta I. eta II. zabalguneetako eraikinak osorik berritzeko. 2019. urtea

ZARE

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

SATRUSTEGI

Aldaketa, Auzolana arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespena

SORLADA

2020. urteko karga-tasak

TAFALLA

Besterentze zuzena Zidakos urbanizazioko jabekideei

TIRAPU

2019ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

2020rako zerga-tasak

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

TUTERA

Herri-lurretan laborantzan aritzeko kanonaren 2019ko errolda

UKAR

2020rako zerga-tasak

ULTZAMA

Xehetasun-azterketa, Alkozko 11. poligonoko 412. lurzatian. Behin betiko onespena

UNTZITI

6-18/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

VIANA

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

DEIERRI

Xehetasun-azterketa Zurukuaingo 21. poligonoko 140. lurzatian. Hasierako onespena

ZABALTZA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03848 JV/br espedientea. Jendaurreko epea

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES NÚMERO II
DE LOS RIEGOS DE BARDENAS

Convocatoria de Junta General Ordinaria