221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Besterentze zuzena Zidakos urbanizazioko jabekideei

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko urriaren 16an egin bilkura berezian, besteak beste ondotik hitzez hitz ematen den erabaki hau hartu zuen, dagokion akta onestear badago ere:

2019ko ekainaren 28an, Carlos Mostazo Ruizek, Zidakos urbanizazioko jabekideen ordezkari gisa eta haien izenean, zera eskatu zuen (erreferentzia-zenbakia: 3407): ukitutako lurzoru publikoaren besterentzea, irisgarritasun unibertsala bermatzeko lanak eta igogailuen instalazioa gauzatzeko Tafallako Zidakos urbanizazioaren 1, 3, 4, 5, 8, 9, 10, 11 eta 12 zenbakietan.

Osoko bilkurak, 2019ko urriaren 16an, erabaki zuen udal-titulartasuneko azalera batzuen besterengarritasuna deklaratzea, toki entitateak ez dituelako beste ezertarako behar. Zehazki, Zidakos urbanizazioko jabekideei besterenduko zaizkie, irisgarritasun unibertsala bermatzeko lanak eta igogailuen instalazioa gauzatzeko, horretarako onartutako Plan Bereziari jarraikiz.

Kontuan harturik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 52.4. artikuluak honako hauek, besteak beste, aipatzen dituela garapen jasangarrirako determinazioen artean:

“Irisgarritasuna hobetzea; horretarako:

a) ...

b) Jabari publikoko azalerak, espazio libreak edo bestelako zuzkidura publikoak okupatzea ezinbestekoa baldin bada igogailuak, aparkaleku egokituak edo bestelako zerbitzu komunak jartzeko –legez exijitzekoak diren zerbitzu komunak nahiz eraikinen birgaitze-jarduketetan edo hirien berroneratze- eta berrikuntza-jarduketetan aurreikusita daudenak–, deklaratzen da okupatu behar hori nahikoa arrazoi dela okupatzen denaren sailkapena eta kalifikazioa aldatzeko, bai eta, behar izanez gero, desatxiki eta jabeen erkidegoari besterentzeko, edo, kasua bada, erkidegoen batasunari, sortzen diren espazio publikoen funtzionaltasuna bermatzen bada betiere”.

Kontuan harturik Plan Berezia onartu eta gero, zuzenean aplikatzekoa dela aipatu foru araudi hori eta, hortaz, ondasunen kalifikazio juridikoa aldatuko dela (ondare izaera hartuko dute) eta legeak aukera emango duela ondasunok zuzenean besterentzeko jabekideei, udal teknikariek egindako balioespenaren kopuruan.

Ikusirik, batetik, horretarako instruitutako espedientea eta, bestetik, Kontu-hartzailetzaren txostena. Izan ere, txostenak justifikatu egiten du 6/1990 Foru Legearen 132.2 artikuluaren aplikagarritasuna eta alkateari –edo hark eskuordetuta, Tokiko Gobernu Batzarrari– aitortzen dio ukitutako lurzoruak saltzeko eskumena;

Ikusirik Jarraipen eta Kontrol Batzordeak egun honetan egin irizpena,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Onartzea jarraian ageri diren azalerak zuzenean besterentzea Zidakos urbanizazioko jabekideei:

KOKALEKUA

KATASTROKO ERREFERENTZIA

BESTERENDUKO DEN AZALERA m²

Pol.

Lurzatia

Azpieremua

Urb. U.

m2

Partziala

Guztira

G. Cidacos 1

34

1009

1

154

91,80

12,10

19,00

34

1009

8

1

1.434,20

6,90

G. Cidacos 3

34

1009

8

3

61,30

3,55

6,70

34

1009

8

4

65,50

3,15

G. Cidacos 4

34

1009

8

1

1.434,20

-

19,00

G. Cidacos 5

34

1009

8

5

66,80

3,55

6,70

34

1009

8

6

62,80

3,15

G. Cidacos 8

34

1011

1

1

235,00

5,60

19,00

34

1011

1

2

52,00

13,40

G. Cidacos 9

Lorategi publikoa

-

-

6,70

G. Cidacos 10

Lorategi publikoa

-

-

6,70

G. Cidacos 11

34

1014

1

1

157,00

8,50

17,40

34

1014

1

2

47,00

8,90

G. Cidacos 12

Lorategi publikoa

-

-

6,70

Zenbatekoa, guztira, 11.509,70 euro izango da, honela banatuta:

KOKALEKUA

ZENBATEKOA

(euro)

KOKALEKUA

ZENBATEKOA

(euro)

G. Cidacos 1

2.026,73

G. Cidacos 9

714,69

G. Cidacos 3

714,69

G. Cidacos 10

714,69

G. Cidacos 4

2.026,73

G. Cidacos 11

1.856,06

G. Cidacos 5

714,69

G. Cidacos 12

714,69

G. Cidacos 8

2.026,73

GUZTIRA

11.509,70

Bigarrena.–Besterentzea arautuko duen baldintza-agiria onartzea. Agiri hori funtsezkoa izango da jabetza eskualdatzeko notarioaren aurrean formalizatzen den egintzan.

Hirugarrena.–Erabakia igortzea interesdunei, bidezko ondorioetarako, eta Kontu-hartzailetzari (Hirigintzako Atala), dagokion aldaketa egin dezan katastroan eta oinarria jar dezan egiteke dagoen obra-lizentzia izapidetu eta eskuratzeko. Ondasunen inbentarioa ere igorriko zaio, zuzen dezan.

Laugarrena.–Besterentze hau jakinaraztea Foru Komunitateko Administrazioari, eta haren gaineko iragarkia argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2019ko urriaren 21ean.–Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L1913487