221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2019ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 113.593,04 euroko kreditu bereziaren espedientea, 2019ko gastuen aurrekontuko 1.0000. 7720001 partidari (BS1 urbanizatzeko gastuak direla-eta sortutako diru-sarrera bidegabeak itzultzea). Partida gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Biurrun-Olkotzen, 2019ko urriaren 24an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L1913550