221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

145/2019 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Jardunbide Egokien XII. Saria ematen duena.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 25eko 78/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Jardunbide Egokien Sariaren hamabigarren ediziorako deialdia egin zen eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren.

2019ko urtarrilaren 22an egindako txostenean proposatu da “Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Jardunbide Egokien XII. Saria” arautzen duen foru agindua onestea, eta ezartzen da, orobat, Tomás y Lydia Recari García Fundazioak zuzenean ordainduko dizkiola entitate irabazleari sariaren sei mila euroak.

2019ko urriaren 18an, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Jardunbide Egokien XII. Sariaren gaineko epaia eman zuen epaimahaiak.

Ikusirik Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuak egindako txostena eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren proposamena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateari ematea Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Jardunbide Egokien XII. Saria, “Bhutantxo proiektua” jardunbide egokiagatik.

2. Ordainketa Tomás y Lydia Recari García Fundazioak eginen du zuzenean, fundazio horrek finantzatzen baitu saria Nafarroako Gobernuarekin batera.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateari jakinaraztea (helbidea: Elbarren karrika 1, 1. solairua, 31880, Leitza), behar diren ondorioak izan ditzan; aditzera ematen da foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta horren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau igortzea Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinaraztea Tomás y Lydia Recari García Fundazioari, sariaren sei mila euroak ordain diezazkion irabazleari.

Iruñean, 2019ko urriaren 24an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M. Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1913720