221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

44/2019 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Transportes Aguirre Lostado SLri, Cabanillasko udal-mugartean dagoen “Las Planas” legartegiari lotutako agregakinak tratatzen dituen planta erregularizatzeko eta martxan jartzeko eta instalazio horren gaineko geldialdia kentzeko.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 194/2016 Ebazpenaren bidez, baimena eman zitzaion Transportes Aguirre Lostado SLri Cabanillasko udal-mugartean dagoen “Las Planas” legartegia ustiatzeko 10 urteko eperako.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 121/2018 Ebazpenaren bidez, agindu zen geldi zedila enpresak Cabanillasko 2. poligonoko 5075. lurzatian duen tratamendu-planta, abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 142. artikulua aplikatuz. Arrazoia izan zen ezen, Meategien Ataleko teknikariek 2018ko urriaren 30ean egin ikuskapenean, egiaztatu zela akats larriak zeudela segurtasunean. Geldialdi hori irautekoa zen instalazioa martxan jartzea baimendu arte.

2019ko urtarrilaren 15ean, abuztuaren 14an eta, azkenik, urriaren 14an, enpresak eskatu du agregakinak tratatzeko instalazioa martxan jartzea eta geldialdia kentzea, eta, horretarako, uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretuari egokitzeko ziurtagiria erantsi zuen, baita goi eta behe tentsioko instalazioen legeztapena ere (foru dekretu haren bidez ezarri ziren langileek lan ekipoak erabiltzeko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak). Aipatu dokumentazioa azterturik, bidezkoa da, Meategietako Segurtasunari buruzko Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorraren 7. eta 117. artikuluetan ezarritakoarekin bat (apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta Meatzaritzako Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 138. artikuluari jarraikiz (abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsia), baimena ematea, erregularizazio ondorioetarako, agregakinak tratatzen dituen planta martxan jartzeko eta, hortaz, aipatutako 121/2018 Ebazpenaren bidez agindutako geldialdia bukatzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea, erregularizazio ondorioetarako, agregakinak tratatzen dituen planta bat martxan jartzeko, Cabanillasko “Las Planas” legartegiari lotua, udal-mugarte bereko 2. poligonoko 5075. lurzatian.

2. Tratamendu plantaren geldialdia kentzea, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 121/2018 Ebazpenaren bidez agindu zena.

3. Ebazpen hau Meategien Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Transportes Aguierre Lostado SLri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

5. Ebazpen hau Cabanillasko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1913718